|

Pasaia. 2008ko Pasai Antxoko Sanferminetako kartelen lehiaketa iragarri du Udalak. Parte hartzeko interesa dutenek beren lanak maia-tzaren 16a baino lehen aurkeztu beharko dituzte Pasaiako Kultura sailean, udal euskaltegiaren ondoan (Euskadi etorbidea, 61. Trintxerpe).
Lehiaketa irabazten duen lanak aurtengo jaiak iragarriko ditu eta argitaratzen den aldizkariaren azala izango da. Horretarako, Jai Ba-tzordeak bost laguneko epaimahaia izendatuko du. Aukeratutako kartelaren egileak 300 euroko saria jasoko du, baina hura hutsik geratu daiteke ere.
Txapelketan Pasaian jaio edota bizi den edonork har dezake parte eta edozein modalitate artistiko erabil daiteke kartelean. Hori bai, lanak DIN-A3 neurrian aurkeztu beharko dira eta derrigorrez San Fermin Jaiak-Pasai Antxo 08 lemak agertu behar du. Ez da egilearen sinadura edo bestelako zehaztasunik agertuko. Kartelarekin batera, kartazal itxi bat aurkeztuko dute partaideek, eta barruan egilearen izen-deiturak, helbidea eta telefonoa sartu behar dira. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |