|

Irudian Lazkaoko Maizpide euskaltegira euskara ikastera etorri den taldea.argazkia: m.b.
joan den uztailean 23 lagun etorri ziren eskualdera Argentina eta Uruguaitik, Lazkaoko euskaltegian euskara ikasteko helburuarekin. Duela pare bat aste 15 bueltatu ziren jada beren herrietara lehenengo euskara maila gaindituta. Bertan gelditzen diren gainontzeko zortziak bigarren zein hirugarren euskara maila lortu nahi dute, hau da, Egako tituluaren pareko maila lortzeko helburuarekin ibiliko dira lanean ekaina bitartean eskualdean bertan.
Taldeko gehiengo haundi bat arbasoen hizkuntza ezagutu nahian hasi zen euskara ikasten eta orain euskal kultura eta folklorearen zabaltzaile bihurtu da Argentina eta Uruguaien. "Duela sei urte nire aitonaren hizkuntza ezagutzeko, euskarazko kurtso batean hasi nin-tzen euskal etxe batean. Bi urte geroago Internet bidez ikastaro bat egitera animatu nintzen eta azkenean euskal etxean klaseak ematen hasi nintzen", azaldu du Cecilia Cenoz argentinarrak.
Orain Lazkaoko euskaltegian dauden hego amerikarren gehiengoa irakasle lanetan dabil beren herrietan, azken urteetan ikasitakoa zabaltzera eman nahian. "Euskal Herrira etortzeak ahalegin handia suposatu du baina beharrezkoa da orain lortzen ari garen hezkuntza hau gero guk han irakatsi, transmititu eta zabaldu ahal izateko. Esperientzia honi esker, euskal kultura, dantza edo eta kirola bezalako arloak beste hainbat pertsonei erakutsi ahal izango diegu. Hala ere, gu ez gara irakasle kontsideratzen, guk euskal kultura zabaltzen dugula esaten dugu", adierazi du Elba Macoroak.
Lazkaoko eta Ordiziako zortzi familiek zabaldu dizkiete ateak euskara ikastera etorri diren beste hainbat lagunei eta ekainera bitartean beren etxeetan biziko dira. "Oso jende irekia da eta ongi moldatzen dira denekin", azaldu du Marian Bidegainek, Maizpide Euskaltegiko zuzendariak.
"Niri astebururo eramaten naute norabait, zer edo zer ikustera. Pasa den asteburuan museo bat ikustera joan nintzen, baina, Larraitz, Txindoki eta beste hainbat herri ikustera ere eraman naute. Jendea gurekin oso eskuzabala da eta harrera ona egin digute. Dena den, egunero gertatzen da harritzen nauen zerbait, oso gustura nago", adierazi du Rocio Basterra argentinarrak.
Guztira, Argentinan 100 euskal etxe baina gehiago daude eta Lazkaoko euskaltegitik urteak daramatzate Eusko Jaurlaritzak martxan duen Argentinan euskaraz programaren baitan lanean, euskara mundura hedatzeko helburuarekin.
Lazkaoko euskaltegiak urteak daramatza munduan zehar euskara irakasten. Bertako irakasleak Argentinara joan izan dira urtean bitan euskal hizkuntza, folklorea eta kultura erakusteko helburuarekin. "Talde honekin hiru urte eman ditugu Internet bidez lanean, hemendik irakasle batek lanak bidaltzen zizkien eta haiek ondoren erantzun egiten zuten. Gainera, urtean bitan barnetegiak izaten zituzten bertako irakasleekin han. Euskalduntze prozesuan oso maila altua lortu dute. Mintzamenean izango dute hutsunerik handiena baina hemengo egonaldiaren ostean, aurrerapen handiak egin dituzte", azaldu du Marian Bidegainek, Maizpideko zuzendariak.
Ekainean itzuliko dira beren herrietara zortzi lagunak euskal kultura, hikuntza eta ohiturak zabaltzeko helburuarekin.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |