Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Meza, korrika saioak eta aizkolariak, bihar Zaldibiako Saturdi auzoko jaietan

eguerdian, jexux mari irazu eta mendiluze bertsolariak arituko dira eta ondoren, trikitilariak izango dira

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zaldibia. Zaldibiako Saturdi auzoan festa eguna izango dute bihar eta hori dela eta, hainbat ekintza izango dira egun guztian zehar.

Goizean, Meza nagusia izango da Saturdiko baselizan 11.00etatik aurrera. Ondoren, Iztueta dantza taldeko kideek emanaldia eskainiko dute baselizaren inguruan. Jarraian auzoko emakume eta gizonezko zaharrenei opari bana emango zaie eta gaztetxoentzat ere jokoak antolatu dituzte.

Eguerdian, Irazu eta Mendiluze bertsolariak arituko dira jendaurrean eta ondoren, Lutxurdio eta Aitziber trikitilariek girotuko dute festa.

13.00etan auzotarren arteko toka txapelketa egingo da eta 14.00etan bazkaria izango dute. Ondoren, Irazu eta Mendiluze bertsolariak gerturatuko dira berriz ere.

Arratsaldean, aldiz, Saturdi eta Larraitzeko ermiten arteko korrika saioa eta aizkolariak izango dira 18.00etatik aurrera.

Jose Javier Cuadrado, Karratu , atleta zaldibitarra marka hobetzen saiatuko da, Saturdiko ermitatik Larraizko ermitara eta ondoren, atzera Saturdira buelta egin eta gero. Guztira, ibilbideak zazpi kilometro eta larogei metroko luzera izango du.

Eta 18.01etan, korrika saioa hasi eta minutu bat beranduago, Joxe Aierbe, Leontzio Goñi eta Miguel Mari Jauregi aizkolari beteranoek emanaldia eskainiko dute. Eguna festa giroan amaitzeko Lutxurdio eta Aitziber trikitilarien ordua izango da berriz ere. Haiek girotuko dute azken txanpa.

Antolatzaileek zaldibitar eta goierritar guztiak gonbidatu nahi dituzte Saturdiko jaietara. >a.a.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BAILAR EN CASA
Tres dantzaris analizan la formación en Euskadi
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |