
Parentesiak
meak telefonoa lapurtu dio boltsotik eta haruntza eta honuntza dabil huraxe belarrian jarrita itxurak egiten. Sekulako konbertsazio interesgarria du bestaldeko lagun asmatuarekin. Amak ikusi duen arte. Eskua luzatu eta hitzik behar ez duen keinua egin dio. Edonork, hiru urteko neskatoak barne, ulertzeko modukoa.
U
Arazo bakarra hitzik behar ez duen keinuarekin batera amak hitz egin izana: "Eman ama". Horixe esan dio. Eta umeak, ez entzunarena edo ez ulertuarena egiten diola ikusita, altuxeago ondoren, eskuarekin keinua errepikatuz: "Esan eman ama". Eraginkorragoa izan da hiru hitzen elkarketa birena baino. Edo beharbada ez da hitzen elkarketagatik izan. Beharbada tonua izan da eraginkorra. Edozer dela ere neskatoak itzuli egin dio telefonoa, bestaldekoaz agurtzeko betarik gabe. Amak lagunekin hizketan jarraitu du; umeak ze bihurrikeria egin pentsatzen. Ez edukitzea nahikoa adore ama horregana joan eta modu onez esateko hitz egiteko mesedez bere neskatoari gazteleraz, agintzeko lasai menperatzen duen hizkuntzan agindu beharrekoa! Horretxek asaldatuta aldegin dut.
Hizkuntza bat hitz bat bestearen alboan jartzea baino gehiago dela jakin arren eta horretarako gaitasuna izan arren, ezin izan ditudalako hitz egokiak topatu bere saiakera eskertu, bere ahalegina mirestu, alabari euskaraz egiteko hartu duen erabakia onetsi, bere jarrera eredugarria dela jakinarazi eta gozo-gozo, umeari egiteko berak ondo dakien horretan aholkatzeko. Ez ditu hitzok ulertuko. Hala espero Mindu egingo litzateke erabat. Hantustetzat hartuko ninduke. Eskertxarrekotzat ere bai, beharbada. Litekeena da gure hizkuntza ezinezko honetan gehiago ez hitzik egitea erabakitzea, haserrearen eraginez. Edo okerrago oraindik: litekeena da gure hizkuntza ezinezko honetan gehiago ez hitzik egitea erabakitzea, kokilduta. Edo lotsatuta. Baina norbaitek esan beharko dio borondaterik onenarekin kalte asko egin litekeela.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |