Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Sei proposamen berri

Por Jabier Muguruza enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

A SPALDIKO partez hemen zaude gure artean. Aukera izango dugu, beraz, elkarrekin lasai egoteko, gutunak idazten ibili beharrik gabe.

Gabonetatik ez gara elkartu, eta orain aukera paregabea dugu, aurrez aurreko harremanetan saiatzeko.

Bestelako momentuak ere egongo dira, jakina; tarteka lagunen konpainian ere egon nahiko duzu, edota liburu batena; horrela bada, oraintxe bukatu berri dudana gomendatuko dizut, Iñaki Segurolaren Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo . Nik gustura irakurri dut, behintzat. Laurogeigarren hamardakan ezagutu genuen punky-espiritu hura -gurean guztiz desagertua dagoena-, ekarri dit gogora, euskara dotorean. Hona pasarte bat:

"Hutsaren erraztasuna: sei proposamen berri irakurri duzu egunkarian eta bazoaz kulturaren tenplu batera. Erakusketa bat da, eta Diru Jantziaren Bankua du babesle. Aretoetako batean sartu, eta hara zer ikusten duten zure begi zuringotuek: gela bat huts-hutsa, baina kontuz, txoko batean erratz bat dago, ondoan hark jasoak diruditen xakar batzuk dituela. Ezin asmatu duzu zer den hura: edo den hango langileren batek ahaztuta utzia, edo den delako sei proposamen berri apurtzaile horietako baten sormenaren berariazko lana. Zure begiek ezin erabaki lezakete, eta zure burua hasten da pentsa-tzen bankuak gauza serioa direla, eta beharbada zuk ez duzula uler-tzen, ez zarela iristen. Ez dakizu erratzari begira gelditu behar duzun (badaezpada), edo ez ote duzun hobeto handik lehenbailehen alde egitea (badaezpada). Baina honetan, dakienaren itxura (dekonstruktibo eta hermeneutiko itxura bat) aurpegian idatzia dakarren tipo bat arrimatu zaizu, eta hark: 'Zeer? zer iruditzen?' Eta zuk, ulertu-plantak eginez ezinbestean: 'Zeer? A bai, bueno, eee... interesgarria dirudi eta... ausarta, ezta?' Eta besteak baietz, halaxe dirudiela eta halaxe dela. Orduan jakin duzu; orduan sinetsi duzu. Bazoazke etxera Jaunaren bakean".

Eta halaxe gauzak... musu handi bat, politte

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECompositor
ÁNGEL ILLARRAMENDI
"Una sinfonía es una época de
tu vida en la que pasa de todo"
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |