Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Arrasatek Gesalibar eta Garagartza auzoak berrantolatu nahi ditu

Bi gune horien gaineko plan berezien aurrelaburpenak jendeaurrean ipini dituzte iradokizunak jasotzeko

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

arrasate. Arrasateko Udala Gesalibar eta Garagartza auzoak hirigintza ikuspegitik ordenatzeko planak lantzen ari da eta jadanik prest ditu aurrelaburpenak. Egitasmo berezi horiek jendeaurrean ipini dituzte -Gesalibarren kasuan epea apirilaren 7an bukatuko da- auzotarrei iritzi eta iradokizunak aurkezteko aukera emanez.

Oro har, bi gune hauek berrantolatu nahi dituzte. Era honetan, zerbitzuak, azpiegiturak eta etxebizitzak, besteak beste, kontuan hartuko dituzte egingo duten azterketan. Garagartzari dagokionez, "erdigunearen izaera indartu nahi dugu", azpimarratu zuten Udaleko iturriek.

Aldi berean, bi auzo hauetako sarrera-irteerak (oinezkoentzat zein ibilgailuentzat) hobetzeko asmoa dute.

Beraz, plan bereziak finkatu baino lehen, Udalaren nahia bizilagunen iradokizun eta ekarpenak jasotzea da, ondoren hauek aztertu eta, horrela, alegazioen gainean erabaki bat hartuz. >a.d.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTES
NECATI
Es el segundo ariete extranjero al que más le está costando marcar un tanto
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |