
Cartas al Director
aZKEN denboralearen astinaldia pasa ondoren, arrantzale eta mutrikuar gehiengoa pozik gelditu gara, eraikitzen ari diren babes dikeak eman duen erantzuna baikorra izan baita eta aspaldiko herri-errebindikazioa, "portuak babes segurua izatea", lortzeko bidean dela ikusi dugulako. Dena den, portua azken denboralearen ikusgarrizko zartadaren eraginetik libratu izanaren meritua ez da eraikita ikusten den dikearena bakarrik, Alkoleako kanoitik dike muturreraino, urazpian -17 metrotik 7 metroarte-, ikusten ez den 150 metro luzeko eskoilerarena ere bai noski.
Bestalde, portu barruan olaturik ez egon arren, korronte oso handia egon da egun horietan, eta jarraian, nahiz eta itsasoa asko baretu arrantzako itsasontziek:
1) Eguna argitu arte itxaron behar izan zuten itsasora irtetzeko korrenta arriskutsua zegoelako.
2) Etxeratzean ere arazo handiak izan zituzten sartzerakoan, eta moila bazterrean arraina ateratzeko orduan ere ezinean ibili ziren, lau txikote emanez, bina atzetik eta aurretik, zegoen geldi ezinagatik.
Beraz, babes dikearen proiektua oso osoan bukatzea ezinbestekotzat jotzen dugu, Mutrikuko portuak behar duen BABESA, sarrera ziurra eta barruan egoteko itsaso barea lortu ahal izateko.
Mutrikuko Kofradiak babesa eskatu izan du betidanik eta hori bideratzear dugu gaur egun, baina bestalde, arrantzaren etorkizunari ere gogor heldu nahi dio, herri honek geroan ere, bere neurrian, mariñel herria izateari utzi ez diezaion.
Lehen pausua eman dugu, eta herriak hala nahi badu, bigarren pausua ematen ere geure laguntza guztia eskainiko dugu.
José Agustín Elezgarai Flores
Mutrikuko Kofradiako arrantzaleen izenean
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |