|

bergara. Bergarako Udalak eta Euskara batzordeak XXIII. Koldo Eleizalde literatura lehiaketa jarri dute abian. Partaideak lau sail ezberdinetan aurkez daitezke: ipuin idatzian, bertsotan, komiki-tiran eta ipuin kontaketa edo antzerkian.
Antolatzaileen esanetan, ekimen honen helburu nagusietarikoa herritarren artean, bereziki haur eta gazteetan, literatur zaletasuna bultzatzea da.
Sariketa honetan Bergaran jaio, bizi edo lan egiten duen edonork izena eman dezake, bakarka zein taldeka. Bakarkakoen kasuan, bi generotan lehiatzeko aukera izango da gehienez. Halaber, komiki eta bertsoen atalean, 1992 edo aurretik jaiotako Debagoieneko edozeinek parte hartu ahal izango du.
Partaideek apirilaren 4a baino lehen bidali beharko dituzte lanak Udaleko Euskara zerbitzura eta sariak (dirua eta material didaktikoa), bere aldetik, maiatzaren 17an banatuko dituzte Udaletxeko areto nagusian.
aurkezpena Era berean, idatziak kartazal handi batean entregatu beharko dituzte, kanpoko aldean honako datu hauek dituztela: Koldo Eleizalde Lehiaketa izenburua; lanaren generoa eta taldea. Barnean, berriz, aurkeztutakoaren bi kopia sartu beharko dira egilearen goitizenarekin eta, honekin batera, izengoitia duen gutunazal txiki batean egilearen datuak zehaztuko dira. Informazio gehiago lortu nahi dutenek, 943 779100 telefonora dei dezakete. >a.d.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |