
Iritzia
h orra hor Hemen erlijio gogoetarako aldizkariaren oraingo gaia. Bokazioaren koruko ahots ba-tzuk ekarri ditu Hemen aldizkariak: Luzio Uriarte teologia irakasleak fede-ikuspegi berritutik egiten du bokazioaz hausnarketa; Jon Elordui Bilboko Elizbarrutiko Familientzako Aholku Zerbitzuaren zuzendariak, familiaren aldetik begiratzen du bokazioa; Elizbarrutia bokazio-giroan jartzea zer den azaltzen du Jexux Mari Arrieta Tolosako erretoreak; kulturgintzaren bokazioa jorratzen du Joseba Ossa itzultzaileak, eta Euskal Herrian politikaren bokazioa nola bizi proposatzen Xabier Barandiaran Soziologia-doktoreak; Joan Mari Irigoien idazleak, berriz, Bizitzak letra moldatzen, letrak bizitza izenburuko lekukotasuna eskaintzen du. Nork bere bokazioa bilatu eta jarraitzea: horixe da funtsezkoa.
1.- Bokazio hitzak "deia" esan nahi du, eta norbera eta bestea elkartzen ditu deiak. Norberaren barneko ahotsa da bokazioa, eta kanpotik datorkidan ahotsaren oihartzuna aldi berean. Entzun eta erantzun, bokazioak eragiten dio lurrari, gizakiari, biziari. Dena mintzo da munduan, dena da hitz eta erantzun. Errealitatea ez da mutua, gorrak ez bagara.
2.- Dena deika. Atomoak eta galaxiak, gaueko izarra eta goizeko ihin-tza, deika ari zaizkigu. Deika ari zaigu arratsaldean dorreko kanpaia. Deika ari zaizkigu udaberriko bizia ospatzen duen txoria eta pazkoari zabaldu zaion erramu-lorea. Deika ari zaigu bizilagun dugun adiskide hurbila eta ezagutzen ez dugun urruneko hurkoa. Deika ari zaigu kaiuko batean galdurik hondartzara iritsi den afrikar etorkina, eta iritsi gabe uretan galdu dena ere deika ari zaigu. Deika ari geure barrena, eta barrueneko deiari gatzaizkio askotan gorrenak. Izaki guztiak ari zaizkit deika, eta ni ere deika ari naiz izaki guztiei. Izaki guztiok ari gara elkarri deika, ahots gordez eta ahots goraz, esker onez eta ontasun eske. Bokaziozko eta bokaziodun izakien elkartasuna da mundua, kosmosa, den oro. Bokazio desberdinen sinfonia da mundua, mundu berrira bidean.
3.- Eta Jainkoa? Jainkoa ere deika ari zaigu. Esan dezagun hobeto: dei orotan ari zaigu Jainkoa deika, edo zehatzago: Jainkoa ari zaigu deika dei orotan. Jainkoa ez da mutua, hitza da. Baina Jainkoa ez da munduko izakiez aparteko Izaki baten Hitza, baizik eta munduko izaki guztien hitzaren Arnasa, hitz guztien lehen Esalea eta azken Esanahia, hitz guztien Entzule adi eta adeitsua, hitz guztien Eran-tzule fidagarria. Jainkoa da bokaziozko munduaren hondoa eta bermea. Baina nola mintzatuko da Jainkoa, izakien mintzoaz eta gure gizaki-mintzoaz ez bada? Nola adituko du Jainkoak izaki guztien deia, elkarrenganako gure adeitasunaz ez bada? Nola zainduko ditu Jainkoak izaki guztiak, elkar zaintzen ez badugu? Nola egiaztatuko da munduaren bokaziozko elkartasuna, elkarri arreta eskaintzen ez badiogu eta elkarren ardura ez bagara?
4.- Bokaziodun izakiak. Bestearengandik datorkidan hitzak eta deiak egiten nau neu. Ez naiz neuregandik bakarrik, ez naiz neuretzat bakarrik. Besteen deiari adi bakarrik izan naiteke benetan neu. Neure baitan itxiko banintz, ito egingo nintzateke, inork entzuten ez didan hitza eztarrian itotzen zaidan bezala. Besteen deiari ez-adituarena eginez galdu egingo nintzateke, inork entzuten ez duen nire deia nora gabe galtzen den bezala. Baina ezin dugu etsi gure hi-tzak eta deiak erabat galduko direla. Ezin diogu uko egin izaki guztien deizko elkartasunari, eta elkartasun horrek zoriontsu egingo gaituela itxaroteari. Jainkoarengan sinesten dugu, hau da: izakirik apalenaren hi-tza ez dela hutsa, izaki guztiok bokazio-elkartasun handia osatzen dugula, eta Jainkoaren bihotza dela hitz eta dei guztien bermea, elkarrekiko ardura egiazkoago eta indartsuago dela ardura-gabezia baino, eta elkarrekiko aditasunak eta adeitasunak zoriontsu egingo gaituela.
Biziera bezainbat bokazio. Bokazioak ez du zerikusi gehiago elizarekin gizarte zibileko beste edozein erakunderekin baino, apaiz edo moja eta fraideekin beste edozein bizimolderekin baino. Bizimoldeak eta ogibideak bezainbat bokazio dira, munduko xumeenak izanda ere, baldin eta onerako bizimoldeak eta ogibideak badira, hau da: hitzaren eta deiaren elkartasunean bizitzeko moduak badira, egiazki garena izatera eta daukaguna ematera eragiten badigute, garena izanez eta daukaguna emanez zoriontsu egiten bagaituzte. Bokazio guztiak dira gorenak, xumeenak izanda ere; bokazio guztiak dira santuak, laikoenak izanda ere. Eta itxurazko porrot guztiak ere bokazio-bide bihur daitezke.
* 'Hemen'-eko zuzendaria
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |