Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ziritik

Argialde!

por Xabier Euzkitze enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

i
zaten dira betiko memorian itsatsirik geratzen diren gertakariak. 13-14 urte genituela, lapurreta sonatu bat izan zen Azpeitian, gaur Euskadiko Kutxa denean. Bi mutil gazte sartu ziren, aurpegia estalirik. Banketxeko langileei oihuka eskatu zieten behar zutena: "Dirue! Dirue!". Zer eskatuko zuten ba bestela? Beharginaren erreakzioa ere bitxia izan zen: "Etziok diruik." Arrazoi xelebre hori entzunik, lapurrek logikari erreparatu zioten: "Bankuen diruik eztaola? Ostixek!" Ondorioa begien bistakoa da, lapurrak Azkoitiarrak ziren. Hori bai, egindakoa ezin hobeto disimulatu zuten. Gau hartan bertan txanpain-botila bana eskuetan zutela ibili ziren Azkoitiko kaleetan zehar, eta hurrengo egunean motor bana erosi zuten.

Astelehen eta asteartez beste lapurreta bi izan dira Gipuzkoan, Andoainen bata, Azpeitian bestea. Azpeitikoa mundiala. Bezperako lapurrek izan zuten arrakastak animaturik-edo, herriko seme batek banketxe batean dirua ostea erabaki zuen. Itxura aldatzea lortuz gero, zein leku aproposagorik norbere herria baino? Banketxearen kokapen eta ezaugarrien berri ongi jakiteaz gain, ezkutalekua gertu. Lapurrak huts egin zuen ordea. Banketxea epaitegiaren ondo-ondoan dago. Azken boladan lanean dihardute eraikin honetan, obratan, baina ertzainak egoten dira, zelatan. Gure lapur gizarajoa banketxean bertan atxilotu zuten.

Neure burua jarri nahi izan dut horrelako lapurreta bat antolatzen, diseinatzen. Bakarrik egingo al nuke? Laguntzaile bat edo birekin hobe? Nola hurbildu inork gauza arrarorik sumatu gabe? Zein hizkuntzatan mintzatu? Nola izutu jendea? Nola antolatu ihesa? Ez, ez naiz horretarakoa, ez naiz El Solitario. Hura ez zen ez Azpeitiarra, ez Azkoitiarra.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSDonostia
TAXIS
La tarifa nocturna de Donostia divide a clientes y conductores
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |