|

Iaz Azkoitiko prozesioa plaza Berri kalean.argazkia: Gorka ERstrada
Azkoitia. Elizkizun eta ekintza desberdin ugariz gozatzeko aukera izango da Azkoitiko Aste Santuan. Bihar hasi eta igandera bitartean, egitarau zabala prestatu dute elizak eta Udalak: "Elizkizunez gain, turistikoki begira ere egin da programa, izan ere, Azkoitiko Aste Santuak betidanik izan du indar handia. Inguruko herriak ere gerturatu ohi dira eta herriaren partaidetza handia izaten da", adierazi zuen Azkoitiko Kultura zinego-tzi den Kontxi Larrañagak.
Aurreko igandeko erramuen bedeinkatzearen ondoren, ekitaldiak bihar hasiko dira eta martxoaren 23ko haurren danborradarekin amaituko dira. Bihar, 18.00etan, meza izango da Santa Klara komentuan eta,ondoren, Jesusen afariaren meza izango da. Azkenik, 22.00etan gau gurketaren otoitzaldia egingo da.
Ostiralean, aldiz, 9.00etan elizako ateak irekiko dira, 11.00etan Peñafloridako kondeak eta aita Kardaberazek sortu zuten Gurutz-Bidea izango da, 17.00etan Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren ospakizuna hasiko da, ondoren prozesioa egingo da eta 21.30ean, hilobirako prozesioa abiatuko da. "Ospakizun eta errito ugari galdu egin badira ere, Ostiral Santuak formula liturgikoari eusten dio Azkoitian", azaldu zuen Larrañagak.
Martxoaren 22an Pazko Bezpera ospatuko da herrian, "urteko elizkizun oparo eta garrantzitsuenetarikoa": 22.00etan Pazko Gaubeila egingo da sua, kandela eta uraren bedeinkapenarekin eta, jarraian, Bezpizte Meza izango da. Igandean, berriz, 11.00etan Pazko Meza Nagusia izango da eta 12.00etan Umore Ona elkarteak antolatutako haurren danborrada abiatuko da Santa Klaratik.
Azkoitiko Aste Santuko prozesioen tradizioa XVI. mendetik dator eta, gaur egun, 13 pausoz osatutako dago: Jesús en el huerto de los olivos, Sentencia, Jesús atado a la columna, Encuentro, Verónica, Ecce Homo, San Juan, Piedad eta El Calvario, besteak beste.
Bestalde, Javier Zaratain argazkilariak Ama Birjinen inguruko erakusketa zabaldu du plazako Torre Zuri aretoan. Artista andoaindarrak Espainiako 51 probintziatan zehar atera eta bildutako 611 argazki inguru izango dira ikusgai. Erakusketa ostiraletan 18.00etatik 20.00etara egongo da irekita eta asteburu eta jai egunetan, berriz, 12.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 20.00etara. Erakusketa igandera arte egongo da zabalik.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |