|

Irudian Berrobiko Eugeni Agirretxe saltzailea postuan zituen landare artean.argazkia: a.a.
ordizia. Euriak ez zuen askorik lagundu merkatuan eta ohi baino jende gutxiago izan zen goizean zehar plazan. Honek, arduratu egin zituen saltzaileak eta egoera horri aurre egiteko irtenbiderik ere aipatu zuten. Batzuek esan zuten hobe li-tzatekeela azoka asteazkenean bertan egitea aste honetan, nahiz eta jai eguna izan, jendea oporretan egongo zelako eta horrela plazara gerturatzeko aukera izango zutelako.
Gainera, inguruko hainbat herritako azokak ere atzora aldatu zituzten eta horrek saltzaile zein erosleak Gipuzkoako herri ezberdinetan banatu zituen, esaterako, Azpeitian, Hernanin edo Andoainen. Hori dela eta, Ordizian ziren saltzaileetako batzuek, arratsaldean beste herriren batetara joateko aukera izan zuten.
lore landareak Aurreko asteari jarraituz Ordiziako azokan atzo nobedade aipagarrienak lore landareetan izan ziren, produktu berriak, huntza, tajetea eta albaka izan zirelarik. Huntza 2 eurotan saldu zen, tajetea euro batean eta albaka, ostera, 2 eurotan.
Loreei dagokienez, aldiz, berriena, kala izan zen. Gabiriako Juanita Lazkanok eraman zuen eta berehala saldu zituen guztiak, 3 eurotan.
Lehenengoz aurreko astean eramandako geranioak izan ziren azokan atzo ondoen saldu zirenak, "Oraindik goiz da baina hemendik aurrera hobe salduko ditugu gernaioak. Gainera, datorren astetik aurrera hasiko gara jada ekartzen petuniak, alegriak eta pentsamenduak", azaldu du Berrobiko Eugeni Agirretxe saltzaileak.
Abereen kasuan, atzo, 8 arkume buru saldu ziren 3 eurotan bakoi-tza. Eta Perretxikoei dagokienez, udaberriko zizen 3 kilo izan ziren eta 140 eurotan saldu zen kilo bakoitza. Onddoak, aldiz, garestitu egin ziren Ordiziako plazan, oraingoan 10 kilo izan ziren eta 28 eurotan saldu ziren, aurreko astean baino bi euro garestiago.
Kanpoko produktuetan, patata berriak 1,25-1,50 eurotan izatetik 1-1,10 euro bitartera pasa zen. Tuterako orburua ere 3,50 eurotan izatetik 3-3,50 eurotan saldu zen atzo eta meloia, aldiz, garestitu egin zen 2,50 eurotik 3 eurora igoz.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |