|

orio. Orioko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostiako Aisialdia eta Turismo Azokan, Sevaturren duen postuan bere txokoa izan du asteburuan Gipuzkoako kostako herrien sailean. Eskualde berean sartu ziren Orio, Aia, Getaria eta Zumaia. Orioko turismo teknikariak, Idoia San Sebastianek, azaldu duenez, "jende asko hurbildu zaigu aurten, eta eskaini diren berritasunek oso harrera ona izan dute orokorrean". Zumaiak, Debak, Azpeitiak eta Oriok martxotik urrira antolatuko dituzten irteerei buruzko liburuxka berria argitaratu dute elkarrekin. Herri bakoi-tzean ibilaldi bereziak antolatuko dira eta bisitari edo bertakoek hainbat aukera ezberdin izango dituzte.
Orioko turismo bulegoak ere bisita gidatuak antolatuko ditu udaberritik udazkenera eta Sevaturren ezagutarazteko aukera izan du. Jon Redondo alkatea ere bertan izan zen. "Ahalik eta ahalegin gehienak egingo ditugu Orio herri erakargarria eta atsegina izan dadin", nabarmendu du Redondok. >a.l.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |