Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

'Ameslariak' taldeak irabazi du eskualdeko bertsolari txapelketa

iñaki murua euskal herriko bertsozale elkarteko lehendakaria finalean izan zen

Ikusleen saria Ginz, Ginz, Ginz&Cia. taldearentzat izan da eta bertsolari onenari dagokiona Amaia Iturriotzentzat

Bertsolariak, Iñaki Muruarekin, sariak banatu ondoren.argazkia: zumarraga-urretxuko bertso eskola

asier zaldua enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

urretxu. Gorka Azkarate, Amaia Iturriotz eta Edurne Plazaolaren Ameslariak taldeak irabazi du aurtengo eskualdeko bertsolari txapelketa. Final handia Urretxuko Gaztelekun jokatu zen larunbat gauean eta, urtero bezala, giro aparta izan zen. Ameslariak taldeak 136,1 puntu lortu zituen; Ander Kerejeta, Aitor Lizarazu eta Manex Mantxolaren Ginz, Ginz, Ginz&Cia. taldeak 135,35 eta Antton Fernandez, Eli Lasa eta Asier Muruaren Lasatarrak taldeak 133,21.

Ikus daitekeenez, lehia estua izan zen. Hiru taldeek umorez ekin zioten saioari. Lasatarrak taldeak formatu klasikoko agurrak kantatu zituen bitartean, beste biek bertsoa eta antzerkia uztartu zituzten Gaztelekun bildutako en-tzuleen gozamenerako. Ondoren, bederatzi bertsolariek lan puntuagarriei ekin zieten.

Gorka Azkarate irabazleak eta txapelketaren antolatzaileak aipatu duenez, "kartzelako ariketa erabakigarrira heldu baino lehen gogoratzeko bertso eta kolpeak izan ziren. Kopla nagusian Eli Lasak eta Ander Kerejetak izandako elkarrizketa, adibidez, ederra izan zen. Batak besteari modu bizian erantzunez osatu zuten ariketa. Amaia Iturriotzek zortziko txikian botatako bi bertsoak ere, lehenengoa bereziki, gogora-tzekoak izan ziren".

Kartzelako ariketa erabakigarria izan zen. "Bertso ederrak izan ziren eta baita izugarri ederra izateko bidetik abiatu eta hain urrutira heldu ez ziren aleak. Edozein kasutan, txalotzekoa da bertsolariek egindako ahalegina. Gure txapelketa xumea mailaz igotzeko helburuarekin zenbait bertsolarik egindako apustu arriskutsuak ere, asmatu edo ez, eskertzekoak dira", esan du Gorka Azkarate bertsolari urretxuarrak.

Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako kidearen esanetan, ikusleek ez zuten behar bezain bero erantzun apustu hauetako batzuen aurrean. "Ez da txarra entzule gero eta asegaitzagoa hezi dugula ikustea. Ez dira edozerekin konformatzen". Horrek bertsolariak gogor lan egiten jarraitzera behartzen ditu. "Datozen urteetako erronka txapelketak lortu duen dimentsioari eustea eta, orain arteko moduan, maila hobetzen jarraitzea da", esan du Azkaratek.

Aipatzekoa da baita entzuleen artean Iñaki Murua gabiriarra izan zela, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria. Muruak bertso eskolaren deiari erantzun zion eta antolatzaileek bere "jarrera txalogarria" eskertu nahi dute. Gabiriarrak jarri zien txapela irabazleei.

Publikoaren saria Ginz, Ginz, Ginz&Cia taldeak irabazi zuen eta bertsolari onenari dagokiona Amaia Iturriotz gazteak. Iaz ere berak irabazi zuen sari hau eta gaztetxoentzako hainbat txapelketa ere irabazi ditu dagoeneko.

Bestalde, larunbat gaueko finalaren ostean otamotz.com atari digitalaren Bertsojorran lehiaketako sariak ere banatu ziren. Jexux Mari Alberdi eta Gorka Quevedo izan dira irabazleak. Finaleko bideoak eta argazkiak www.zubertsotan.net bertso eskolaren web orrian ikus daitezke.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BAILAR EN CASA
Tres dantzaris analizan la formación en Euskadi
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |