|

zumarraga. Zumarragako Udaleko Kultura eta Jai batzordeak aurtengo Santa Isabel jaietarako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Edozeinek parte har dezake eta egile bakoi-tzak hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez.
Antolatzaileek edozein eratako lanak onartuko dituzte. 30 zentimetro zabal eta 40 zentimetro altu izan behar dute eta kartoi mehe bat jarri behar zaie atzealdean. Lan guztiek Zumarraga, Santa Isabel jaiak 2008 testua izan beharko dute idatzita.
Maiatzaren 9ko 13.30ak baino lehen aurkeztu behar dira Legazpiko kaleko 7an dagoen Zelai Arizti kultur etxean. Lanak inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute eta egilea nor den adieraz lezakeen inolako daturik agertu gabe aurkeztuko dira. Kartazal itxi batean partaidearen datuak eta nortasun agiriaren fotokopia bidaliko dira. Kartazalaren kanpoaldean hitz edo testu bat jarri beharko da eta horixe bera idatzi beharko da lanaren atzealdean.
Sari banaketa ekitaldia ekainaren 13an izango da, 19.00etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Sari bakarra banatuko da, 400 eurokoa. Egun horretan bertan, toki berean, erakusketa irekiko da lehiaketara aurkeztutako kartel guztiekin. Erakusketa hilaren 22an itxiko da eta saririk jasoko ez duten partaideek 30 egun izango dituzte euren lanak jaso-tzeko.
Iazko lehiaketa Alba Anton zumarragarrak irabazi zuen. 2007ko Urretxuko Jardunaldi Integratzaileak iragarri zituen kartela ere berak egin zuen. >a.z.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |