|

Azpeitiko Iraurgi ikastetxeko saskibaloi talde bat bere entrenatzailearekin.argazkia: n.g.
Azpeitia. Herriko saskibaloi taldeetan dagoen entrenatzaile eskasiari bultzada eman eta formazioan trebatzeko helburuarekin, saskibaloi entrenatzaile izateko ikastaroa antolatu dute Azpeitiko Udalak sortutako Kirol Mahaiak eta Iraurgi Saskibaloi Taldeak, Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzarekin elkarlanean.
Kirol Mahaian zehaztutako beharrei erantzuteko eskainiko dute ikastaro berria eta Iraurgi Saskibaloi Taldea arduratuko da eman beharreko edukiez: "Kirol Mahaiak eta bere talde dinamizatzaileak kirol arloan herrian bizi den egoera aztertu ondoren, formazioa garrantzitsua dela ikusi genuen eta horren alde egingo dugu lan", adierazi zuen Udaleko Kirol batzordeburu eta Kirol Mahaiko kide den Manuel Unanuek.
Bestalde, "taldeetan entrenatzen dakiten pertsonak falta dira. Eskolarteko kirol txapelketak iristen direnean, batez ere, entrenatzaile falta handia dago eta, era berean, formazio gutxi", azaldu zuen Jose Luis Zubizarretak, Iraurgi Saskibaloi Taldeko lehendakaria eta Udaleko Kirol Mahaiko kideak.
Zubizarretak adierazi zuenez, saskibaloi taldeak antolatzen duen laugarren ikastaroa da eta, emai-tzak ikusita, "inbertsio ona" izan daitekeela uste du eta herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu nahi izan zituen. "Antolatutako aurreko hiru ikastaroetan, guztira, 46 lagunek atera dute entrenatzaile titulua. Hauetatik, 25 lagun klubean ari dira lanean eta gainon-tzeko hamaika pertsonek, berriz, herriko ikastetxeetan entrenatzen dituzte haurrak. Parte hartzeko deia gaztetxoei luzatu nahi diet, batik bat, opor garaian zabaldu zaien aukera hau aprobetxatzeko, izan ere, heldua izandakoan zailagoa izaten da titulua ateratzea", esan zuen.
Ikastaroa Azpeitian bertan eskainiko da, Ikasberri Ikastolako eraikinean eta euskaraz izango dela ziurtatu zuten arduradunek. Denera, 45 orduko iraupena izango du eta martxoaren 25ean hasi eta 28ra luzatuko da. Goizetan, 9.00etatik 13.00etara izango dira eskolak eta arratsaldez, berriz, 15.00etatik 18.00etara. Apirilaren 2an, aldiz, azterketak egin beharko dituzte 17.00etatik aurrera.
Saskibaloi entrenatzaile ikastaroan parte hartu nahi duten pertsona guztiek Jose Luis Zubizarretari deitu beharko diote 675 707010 telefono zenbakira eta horretarako azken eguna gaur izango da. Bestalde, 85 euro ordaindu behar diren arren, ez dute nahi ikastaroa egiteko dirua arazoa izatea eta erraztasunak eskainiko dituztela aurreratu zuten antolatzaileek: "Ez dugu nahi inor ikastaroa egin gabe gelditzea diruagatik, horregatik, Kirol Mahaiak eta talde dinamizatzaileak diru laguntzak eskatu dizkio Udalari eta kopurua hortik bideratuko litzateke", gaineratu zuen Unanuek.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |