|

Irudian pasa den urteko Segurako lore eta landareen azoka.argazkia: s.u.
segura. Lore eta landareen udaberriko azokaren 8.garren edizioa egingo dute Seguran datorren astean, martxoaren 30ean, 10.00etatik eguerdira bitartean.
Merkatu hau 2001. urtean jarri zen martxan lehenengoz eta urtetik urtera kanpotar gehiagok bisita-tzen dute honakoa, Segurako ondare turistiko, kultural eta naturala ezagutzeko aukera aprobetxatuz. "Zerbait berria egin nahi izan genuen eta horregatik hasi ginen antolatzen lore eta landareen azoka hau", adierazi du Ageda Zeberiok, antolatzaileetako batek.
Helburua, herrira bertan ahalik eta lore eta landare mota gehien ekartzeaz gain, ingurumen zainketaren inguruan zerbait antolatu ohi dute urtero eta, hori dela eta, aurten Agenda 21i buruzko erakusketa jarri dute Ardixarra etxean.
Azokan, 10.00etatik aurrera, lau mota ezberdinetako 27 postu inguru izango dira Euskal Herri osotik etorriak eta horietatik gehiengo handi bat eskualdekoak izango dira. Bertan, kriseilu txistulariak eta herriko trikitilariak giroturik, lore eta landare erakusketa eta salmentaz gain, artisau eta produktu gastronomikoak izango dira, besteak beste.
Lore eta landareei dagokienean, denera 13 postu izango dira Usurbil, Berrobi, Zaldibia, Idiazabal, Tafalla, Arama, Hondarribia eta Lezokoak, besteak beste. Artisauen postuen kasuan, kandelak, ume arropak, egurrez egindakoak, sendabelarrak, txilarrezko erratzak eta beste hainbat produktu aurkitu ahal izango dituzte bisitariek, Gernika, Gasteiz, Ataun, Zegama eta Bakaitik etorriak.
Bertako produktu gastronomikoak ere izango dira azokan zazpi postutan banatuta. Ahate eta orein produktuak, gazta, taloak, erleekin erlazionatutakoak, Segurako tarta eta Martintxoak zein Aizkorpe bailarako hainbat elikagai lortzeko aukera ere izango da.
Gainera, aurtengo Kilometroak jaiaren ingurukoak ere erosi ahal izango dira Segurako udaberriko azokan.
Martxoaren 30an, merkatua hasi ondoren, 10.30ean, herriko plazan Josu Osaren eskutik, Txerto ezberdinak fruta arboletan izeneko ikuskizuna eskainiko die bertara hurbiltzen diren guztiei.
Arratsaldean musika emanaldia izango da Tobera musika eskolakoen eskutik eta, ondoren, herriko dantzarien saioa izango da. Ekitaldia 18.30ean hasiko da Segurako plazan. Amaitzeko, herriko gazteenei zuzendutako buruhandiak izango dira.
"Pasa den urtean 4.000 pertsona inguru hurbildu ziren herrira azoka egunean eta aurten ere, eguraldia onak laguntzen badu, azokak aurreko urteetan izan duen arrakasta izango duelakoan gaude" azaldu du Ageda Zeberiok, antola-tzaileetako batek.
Segurako lore eta landareen azokaren 8. edizioa, beraz, datorren asteko igandean izango da, martxoaren 30ean, 10.00etatik eguerdira bitartean.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |