|

Lasarte-Oria. Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) judo ataleko kirolariak sei dominekin itzuli dira asteburuan Xixonen jokatu den Espainiako Sanbo txapelketatik.
Senior mailan, Eneko Aranburuk zilarrezko domina jantzi zuen lau borrokaldietan nagusitu eta finalean egun munduko txapelduna denaren aurka galduta. Maila berean, Joseba Izagirre kanporatu egin zuten.
Kadete mailan, azpimarratzekoa da neskek egindako lan bikaina. Hain zuzen ere, Amaia Curiel (-48 kg), Arrate Oiartzun (-59 kg) eta Leire Zubizarreta (-67 kg) bigarren postuan sailkatu ziren.
Mutiletan, aldiz, Iñaki Elizaldek eta Asier Sagastik zilarrezko eta brontzezko dominak poltsikoratu zituzten, hurrenez hurren. Yerai Garciak ere hartu zuen parte lehiaketan baina dominen borrokatik kanpo geratu zen. >A.I.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |