Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Usurbilek 13 milioi euroko aurrekontua du

Joan den urteko kontuekin alderatuta, hiru milioi eurotan gehitu da

EA eta EAJk EAEk aurkeztutako dokumentuaren aurka bozkatu zuten eta Aralar eta PSE-EE abstenitu egin ziren

Usurbilgo udaletxearen aurrealdea.Argazkia: Arkaitz illarramendi

Arkaitz illarramendi enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Usurbil. Usurbilgo Udalak 12.900.000 euroko aurrekontua onartu zuen behin betikoz urte honetarako, joan den ostiralean eginiko Udalbatzako ezohiko bilkuran. Gobernu taldeak (EAE, 6 zinegotzi) proposatutako dokumentuak EA (3) eta EAJ (1) alderdien aurkako botoa jaso zuen. Aralar (2) eta PSE-EE (1) abstenitu egin ziren. Modu horretan, aurtengo udal aurrekontuak ia 3 milioi euroko igoera izan du iazkoarekin alderatuta.

Xabier Mikel Errekondo alkatearen esanetan, "atalkako diagnosia egin ostean, ikuspegi ezkertiar batetik irtenbideak emateko ahaleginaren ondorio da onartutako aurrekontua, hots, arreta berezia jarriz ingurumena, emakumeen egoera, nekazaritza, etxebizitza, osasun zerbitzuak, auzoak eta azpiegitura alorretan".

Zentzu horretan, diru partida handien duten saila langileena (ia 3,5 milioi euro, iaz baino 400.000 euro gehiago), hirigintza (3 milioi euro, horietatik 2,6 milioi inbertsioetarako), zerbitzuak eta obrak (1.766.000 euro, iaz baino 120.000 gehiago) eta kulturgintza (744.000 euro, iaz baino 150.000 gehiago) dira.

Diru kontuen azterketa bizkor batean eta gobernu taldeak datozen hilabeteetarako aurreikusten dituen inbertsio eta egitasmo nagusietaz galdetuta, hondakinen tratamendurako kospostatze planta martxan jartzea, udalerriko azpiegitura energetikoak hobetzea, kultur etxe berriaren proiektua, hezkuntza egitasmo berriak, Udarregi eraikinean egitekoak diren hobekuntzak, babestutako etxebizitzak eta lur eremuak erostera nahiz bestelako proiektu berrietara zuzendutako diru partidak nabarmendu ditu Usurbilgo alkateak indartutako esparruak aipa-tzerakoan.

Bestalde, "barne kontratazioak handitu eta kanpoekin berdintzeko xedearekin, lau lanpostu tekniko berri sortu ditugu, hots, arkitektoa, berdintasun teknikaria, nekazari-tza eta inguruneaz arduratuko den pertsona eta langileez arduratuko dena".

Etxebizitzei dagokienez, babestuak eta sozialak bultzateko asmoa iragarri du alkateak, lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantzarekin batera. Pisuak alokairuan jartzeko kanpaina ere abian jarriko du.

Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko, arestian aipatutako teknikariaren kontratazioak berdintasun plana martxan jartzeko ahaleginari erantzuten dio.

Nekazarien egoeraz arduratuta, azterketa bat egingo dutela iragarri du Errekondok. Ildo beretik, Saria edo Itzao bezalako eremuak berreskuratu eta kutsadura kontrolatzeko neurriak hartuko dira. Zentzu horretan, energia kontsumoa aurrezteko neurriak martxan dira dagoeneko. Zubieta, Agiña, Txokoalde eta Santuenea auzoak hobetzeko plangintzak ere jasotzen dira aurrekontuetan.

Kultur arloan, aldiz, "udalerrian dugun dinamika aparta koordinatu eta baliabide egokiak jarriko ditugu eskura eta aholku batzordea lanean ari da. Horren harira, aspaldiko helburuari eutsiz, Potxoenea etxea kultur gune bihurtuko dugu. Gure helburua, herriko kultur dinamikaren motore izatea da" gaineratu du.

Azkenik, Usurbilen hezkuntza integrala egon dadin, egun diren azpiegiturak egokitu eta beharren arabera berriak eraikitzeko konpromisoa hartu du Usurbilgo gobernu taldeak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BBK Live
The Police será el plato fuerte de hoy en el festival que se celebra en Bilbao
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Alkatearen esanetan, "ezkertiar ikuspegitik irtenbideak emateko ahaleginen ondorio dira 2008ko aurrekontuak"
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |