
Buruztanka
ndreak , eskutitz bat bidali dit egunkari honetara, hala dio: "Kaixo Estitxu, sigo con interes tus articulos y aunque mi nivel de euskera no es aun suficiente para escribirte en esa lengua creo que consigo entender bastante de lo que dices. Gracias por tu ayuda. Últimamente te he visto muy sensibilizada y solidaria con gente que parecen ser miembros o colaboradores de ETA. Me gustaría conocer ahora tu opinión sobre lo que esos amigos han hecho en Arrasate. No habrá una triste palabra de compasión para esa pobre gente? Merecerán por lo menos una gota de tu cariño esas personas que han perdido a su padre y marido solo por haber sido concejal tiempo antes?".
A
Andrea maitea, eskertzen dizut interesa. Nik ez dut azalpenak emateko ohiturarik eta ez dut uste inori azalpenik zor diodanik pentsa-tzen dudana pentsatzeagatik. Ez nik, ez zuk eta ez inork. Zorionez pentsatzea oraindik libre da (¿?). Kasu aunitzetan tronpatuta egonen naiz, eta hanka sartuko dut, baina horrela ikasten da, eta maite dut ikasteko manera hori. Nire kontraerran guztiekin, eta aunitz ditut, hauxe naiz ni, naizena naiz, jendeari gustatu ala ez. Nire kulturak, nire inguruak, nire lagun eta familiak, nire bizipenek egin naute, zu zeureek egin zaituzten bezalaxe. Eta herri honetan pasatzen dena nire begiekin ikusten dut, eta zuk zeureekin. Horrek ez du erran nahi alde batera baino begiratzen ez dudanik. Alta, ez eskatu zure begien bitartez begiratzeko, nik ez diot inori eskatzen hori.
Joan den astean idatzi nuen Arrasatekoaz pentsatzen nuena. Giza eskubideen urraketa ororen kontra nago, eta herri honen alde guztietako sufrimenduak mintzen eta ernegatzen nau. Behin hau argi utzita, nire buruari galdetzen diot: zergatik azaldu behar dut nik hori? Zergatik eskatzen zait azalpena? Porttu eta Mattinen atxiloketa eta torturei buruz idatzi nuen, eta antza horrek justifikatzen du dena, horrek ematen du nire gaitzespena eskatzeko zilegitasuna.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |