
Proiektuaren partaideak atzoko aurkezpenean.argazkia: javi colmenero
donostia. Euskal dantzak, herri kirolak, euskal musika, joaldunak, txalaparta edo bertsolariak izango dira Aste Santu honetan Ezkozian ikus eta entzungai. Idiazabalgo herritar talde batek sortutako ideia da Nazioen Mundua eta gaur irtengo dira Edinburgorantz 100 pertsona autodeterminazioa eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko.
"Ez dago alderdi politikorik gure atzean eta proiektu honen inguruan bildu garenak sentsibilitate ezberdinakoak gara. Batzen gaituena euskal kultura eta tradizioa da eta elkarrekin bide bat egitea badagoela erakutsi nahi dugu", adierazi zuen atzo ekitaldiko aurkezleak, Jon Muñoak.
Herri ekimenean Idiazabalgo herri kirol taldea, Beasaingo Aur- tzaka eta Ostadar dantza taldeak, Beasaingo txalaparta jotzaileak, Iruñeako joaldunak, Iker Zubeldia bertsolaria edo Miren Urkiola harri jasotzailea bilduko dira datorren egunetan. Hilaren 21ean Edinburgon arituko dira eta 22 eta 23an Highlandetan egingo dituzte saioak.
Esandakoaren arabera, antola- tzailak"nazkatuta" daude politikarien jarrerarekin. "Ez dugu uler- tzen nola ez diren gauza elkarrekin bidearen zati bat bederen egiteko. Eta horixe da guk egin nahi duguna, posible dugun azken bidegurutzera arte elkarrekin joatea", azpimarratu zuen Muñoak.
eskoziako testigantza Eskozia aukeratu dute bidaiaren helburu gisa, "autodeterminazioaren gaia hantxe fokalizatua dagoelako Europa mailan. Eskoziako testigantza jaso nahi dugu eta gurea hara zabaldu", esan zuen ekitaldiko aurkezleak.
Horregatik ekitaldiak bideak ireki nahi ditu, Eskoziatik Euskal Herrira ere etor daitezen antzeko proiektuarekin.
Bidaiako nobedade guztiak eta bertan suertatutako gorabeherak www.eskoizal. wordpress.com blogean aurkitu ahal izango dira.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |