Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

"Egunero etxetik kanpo bazkaltzekotan, estrategia osasuntsu bat eduki behar da"

d'elikatuz zentroko nutrizio teknikariak menu batean aukera egiteko gomendioak eskaintzen ditu

Un grupo de comensales, durante un banquete.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

donostia. "Gero eta jende gehiagok bazkaltzen du egunero etxetik kanpo. Baina horrek ezin du gure osasunean eraginik izan. Horretarako, norberak estrategia bat prestatu behar du". Hori da Xabier Irastorzak, Ordiziako D'elikatuz zentroko nutrizio teknikariak, eguneko menuak jaten dituztenei eskaintzen dien gomendio nagusia. Aditu honen esanetan, gai honetan "asko" aurrera egin den arren, oraindik ere jatetxeek badute non ikasia eskain-tza osasungarriago bat izateko.

Irastorza bat dator Espainiako Osasun Ministerioak Gustino Proiektua abian jartzeko kontuan hartu dituen irizpideekin. Izan ere, bere ustez "beharrezkoak" dira horrelako ekimenak. "Gizentasunarekin lotutako gaitzei aurre egiteko oso garrantzitsuak dira horrelako programak", azpimarratu du.

Dena den, "ikusi egin beharko da" jatetxeek nola errespetatzen dituzten Madrileko Gobernuak proposatutako neurriak. Eta, hala ere, beti egongo da arduraren zati handi bat bezeroaren eskuetan edo, hobe esanda, sabelean.

Horregatik, bakoitzak bere buruari ezarri behar dion "estrategia" horretan, Irastorzak astero bizpahiru aldiz haragia jatea proposatzen du; gauza bera arrainarekin. Lekariak (lentejak, garbantzuak, babarrunak) bi edo hiru aldiz jatea garrantzitsua dela azaldu du. Eta fruta edo barazkiei dagokienez, egokiena egunero hiru fruta, berdura plater bat eta ensaladatxo bat jatea da. "Menuetako platerek saltsak izaten dituzte eta hori ez zaigu komeni egunero. Noizean behin ondo dago, baina ez da hori normalizatu behar", gaineratu du Irastorzak. >j.i.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSDonostia
TAXIS
La tarifa nocturna de Donostia divide a clientes y conductores
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |