|

Orioko ikastolako ikasleak 'Ikasys' proiektuko ordenagailuekin zentroko gela batean.argazkia: utzitakoa
orioko Herri Ikastolako LH 2, 4 eta 6. mailako ikasleak Ikasys programa erabiltzen hasiko dira Aste Santutik bueltan. Ikastolen Elkarteak bultzatutako esperientzia pilotoa da Ikasys eta egitasmoaren baitan, ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarri bat izango du, liburu baten tamainakoa. Euskara, gaztelera, ingurumena, matematika eta ingeleseko 225.000 ariketa izango ditu egiteko partehartzaile bakoitzak. Honela, ikasleek modu sistematikoan lantzeko arloak landuko dituzte Ikasys ekin. Hala ere, ordenagailu horiekin Interneten sartu eta testuak idazteko aukera ere izango dute.
"Metodologia berri bat eskainiko dugu, ikasgelan tresna bat gehiago izango da, oso indartsua", nabarmendu du Orioko Herri Ikastolako zuzendaria den Zigor Saizarrek. Proiektu berria hezkuntza zuzeneko harremanean oinarrituko da eta irakaslea ez du sekula makinak ordezkatuko, nahiz eta erabilgarria izan ikasgelan.
lehenak erabiltzen
Teknologia berrien alde
Eskolako zenbait eduki ariketetan trebatu eta memorizatuz barnera-tzekoak dira, eta arlo horietan sor-tzen da zalantza gehien, hor ikusten baita alde gehien ikasletik ikaslera. Bakoitzaren berezitasun horri irtenbide egokia emateko, gazteek ariketa batzuei erantzun behar izaten diete edo memoria ariketak egin behar izaten dituzte. Behar horri erantzuteko sortu duteIkasys proiektua. Ikasleari bere beharrei egokitutako tresna sendoak ematea da proiektuaren helburu nagusia, bakoitzaren gaitasunetara eta erritmoetara egokituz. Ikasys en hasierako esperimentazio fasea Aste Santua ondoren egingo da, apiriletik ikasturte amaierara.
Esperimentazio fasean parte har-tzeko, Euskal Herriko ikastola guztien artean hiru aukeratu dira eta horien artean dago Oriokoa, Donostiako Santo Tomas Lizeoa eta Oiar-tzungo Haurtzaro Ikastolarekin batera. Honela, orain arte paperean egindako hainbat lan ordezkatuko ditu Ikasys ek.
Ikastolen Elkarteak teknologien aldeko apustua egin du egitasmo honekin eta aitzindaria izan da Espainiako Estatuan. Ikastoletako 40 langile aritu dira proiektua prestatzen eta prozesuak hala eskatuta, emaitzak kontrolatzea erabaki dute Ikastolen Elkarteko kideek, talde txikietan banatuz. Horregatik izango da Oriokoa zentro pilotoetako bat. Datorren ikasturtetik aurrera, ikastola gehiagotara zabalduko da Ikasys . Honela, zentro pilotoak gehituko dira eta besteak beste, Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastola izango da tartean. Ahal den epe motzenean gainera, Euskal Herriko ikastola guztietan martxan jarri nahi dute proiektua.
Espainiako Hezkuntza Ministerioak diruz lagundu du Ikastolen Elkarteko proiektu berritzailea, garrantzitsutzat joz. Diruaren zati handiena proiektua bera diseina-tzeko erabiliko dute eta Foru Aldundiaren laguntza ere jaso dute horretarako. Gainera, Ikastolen Elkarteko kideek aurreratu dutenez, DBHko ikasleekin ere Ikasys bezalako egitasmo bat landu nahi dute etorkizunean.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |