Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Kandido Izagirre, Urretxuko euskaltzalea

Urretxuko Ipeñarrieta baserriko Kandido Izagirrek Arantzazuko santutegiaren urrezko garaia ezagutu zuen eta hainbat euskalki aztertu zituen. Lekaio kultur elkarteak bere bizitza eta lana ezagutzera emateko ekimena abian jarri nahi du

Kandido Izagirre gaztetan, Juan Jose eta Martina gurasoekin familiaren baserrian.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

J OXE Mari Iparragirre Urretxuko seme ezagunena da, baina badira kultur arloan lan itzela egin duten urretxuar gehiago. Horien artean da Kandido Izagirre frantziskotarra. Arantzazuko santutegian irakaslea izan zen bertako urrezko garaian, Luis Villasante eta Bitoriano Gandiagarekin batera, eta euskararen inguruko hainbat ikerketa egin zituen. Lekaio kultur elkarteak bere izaera, bizitza eta obra ezagutzera emateko egitasmoa abian jarri nahi du.

Kandido Izagirre Salaberria euskaltzale urretxuarra 1913ko apirilaren 18an jaio zen Ipeñarrieta baserrian eta 1967ko irailaren 13an hil zen Arantzazuko santutegian. Bertan eman zituen bere bizitzako urte gehienak. 1937tik 1949ra eta 1952tik 1965era latin eskolak eman zituen eta 1945etik 1949ra eta 1952tik 1958ra erretoreorde izan zen. 1949tik 1952ra, berriz, Bizkaiko Forua herriko erretorea izan zen.

Izagirreren zaletasun nagusia euskara zen. Hala, hamaika tokitako euskalkiak aztertu zituen: Erronkari, Altsasu, Tolosa, Oñati, Antzuola eta Ultzamakoa, besteak beste. Bere lanak Anejos del anuario del seminario de filología vasca Julio de Urquijo , Boletín de la Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País eta Euskera aldizkarietan argitaratu zituen.

metodologia

Zaharrak elkartu eta galdetu

Julian Alustiza frantziskotar gabiriarra Kandido Izagirreren lagun mina izan zen eta Xabier Lasa filologo urretxuarrari Ipeñarrietako euskaltzalearen lan metodologiaren berri eman zion Urretxu eta Zumarragako euskara libururako. Alustizaren esanetan, Izagirrek igandero meza ondoren Arantzazuko fraide zaharrenak ikastetxe zaharreko atarian biltzen zituen eta aurrez prestaturiko galdeketa egiten zien. Hasieran datuak arkatzez jasotzen zituen, baina aurrerago magnetofoia erabiltzen hasi zela kontatu zion Alustizak Xabier Lasari.

Urretxuar ikerlariaren ardura nagusia hitzak ziren eta bere bizi-tzako azken urteetan azentua aztertu zuen. Julian Alustizak azentuarekiko jakinmina biek elkarrekin Erronkarira egindako bidaia batean piztu zitzaiola kontatu zion Xabier Lasari. Izagirre eta Alustiza eskualde hartako hizkerak zuen azentuarekin liluraturik itzuli ziren.

Hau guztia eta gehiago ezagutzera eman nahi du Lekaiok. Izagirreri buruzko egitasmoa aurrera ateratzeko Urretxuko Udalarekin eta Zintzo-Mintzo euskaltzale elkartearekin harremanetan jarri da eta dagoeneko egitarauaren zirriborro bat prestatu du.

Horretaz gain, Lekaiokoak Kandido Izagirreri buruzko informazioa eta materiala jasotzen ari dira jada eta horretarako bere ezagun eta senitartekoengana jo dute.

Kandido Izagirre nor zen ezagutzera emateko hitzaldia eta erakusketa antolatu nahi dira. Horretaz gain, bere bizitzari eta obrari buruzko bideo laburra prestatuko da. Ekitaldi hauek guztiak egun berean izango dira, seguru aski maiatzean. Horretaz gain, urretxuar honi buruzko azterketa sakona egitea komeni dela uste dute da eta horretarako beka bat sortu nahi dute.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSDonostia
TAXIS
La tarifa nocturna de Donostia divide a clientes y conductores
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LAS FRASES
Kandido Izagirre Julian Alustiza gabiriarrarekin Erronkarira joan zen eta bertako azentuak liluratu egin zuen
Lekaio elkarteak Izagirreri buruzko hitzaldia, bideoa, erakusketa eta beka antolatu nahi ditu
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |