Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Zestoako herri krosean 150 korrikalari inguruk hartuko dute parte gaur

Helduen lasterketak 30. edizioaospatuko du eta 11.00etan hasiko da farmaziatik

Parte hartu nahi duten guztiek izena emateko aukera izango dute proba hasi aurretik hiru euroren truke

Iazko lasterketan parte hartu zuten korrikalari batzuk.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Zestoa. Zestoako helduen herri krosak 30. edizioa beteko du gaur eta guztira 150 korrikalari inguruk hartuko dute parte bertan. Proba 11.00etan hasiko da baina parte hartu nahi dutenek lehenago izena emateko aukera izango dute hiru euroren truke.

"Izen-emate epea lasterketa hasi aurretik ixten da eta orain arte, 140 partaide inguru ditugu, eta 150 ingurura iritsiko garela uste dugu. Nahiz eta iaz jende gehiago izan genuen, 170 korrikalari, oso gustura gaude izandako erantzunarekin, egun berean Donostia aldean beste lasterketa gehiago izaten direla kontutan hartu behar baita", azaldu zuen antolatzaileetako bat den Jone Iruretak.

Eskolartekoen lasterketak 9.30ean hasiko dira eskolaurreko eta 2000 eta 2001. urteetan jaiotako haur zestoarrak bakarrik izango dira proba hauetan. Gainontzeko maila guztietan, aldiz, kanpotarrek ere parte hartu ahal izango dute.

Helduen lasterketa 11.00etan hasiko da eta kadeteak, jubenilak, promesak eta seniorrak, guztiak elkarrekin aterako dira, baina ibilbideari bira kopuru ezberdinak egin beharko dituzte. Ibilbideko bira bakoitzaren luzera 2.957 metrokoa izango da eta Iruretak azaldu duenez, urtero ibilbide berdina egiten da. "Farmazia aurrean izango du irteera, Arozena azpitik igaro eta Venta Peligro pasealekutik bainuetxera joango da. Handik, futbol zelaia eta Kanpo Iturri igaro ondoren, herriko plazara iritsiko da", esan zuen.

Lasterketaren ondoren, hamaiketakoa eskainiko zaie partaide guztiei eta jarraian kategoria denetako lehenengo sailkatuei sariak banatuko zaizkie. Horrez gain, opari desberdinak banatuko dira zozketa baten bidez.

Zestoar lagun talde batek orain 30 urte sortu zuen herri krosa apustu moduan eta dagoeneko 30. ediziora iritsi dira. "Orain dela bost urte, 25. urteurrenarekin, ekintza bereziak antolatu genituen, kamisetak atera eta lasterketaren historia bildu genituen, baina aurten ez dugu ezer egingo", aurreratu zuen Iruretak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTES
NECATI
Es el segundo ariete extranjero al que más le está costando marcar un tanto
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |