Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Loiolako zentruak denboraldi berria hasiko du asteartean

Martxoaren 30ra arte , 10.00etatik 14.00etara eta 15.30etik 18.30era irekiko da Azpeitiko turismo gunea

Loiolako santutegia.argazkia.: a.g.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Iraurgi Lantzen agentziak Loiolako Bisitarien Zentroaren turismo bulegoa zabalduko du berriro. Honela, asteartetik aurrera denboraldi berria hasiko du eta ekaina arte egongo da zabalik, santutegira atzerritik etortzen diren pertsonei zerbitzua eskaintzeko.

Arduradunek aurreratu zutenez, Aste Santuko oporraldia aprobetxatuz, ordutegi berrian eta ordu gehiagotan egingo dute lan eta martxoaren 30ra bitartean, 10.00etatik 14.00etara eta 15.30etik 18.30era zabalduko da, martxoak 24 izan ezik itxita egongo baita.

Bestalde, apirila eta maiatza bitartean goizez bakarrik irekiko dute Bisitarien Zentroko turismo bulegoa. Asteartetik igandera 10.00etatik 14.00etara zabalduko da Loiolako gunea eta maiatzeko zubian, berriz, hilaren 1, 2 eta 3an, goiz eta arratsaldez zabalduko dute berriro, 10.00etatik 14.00etara eta 15.30etik 18.30era. Ekainetik aurrera, berriro, goiz eta arratsaldez eskainiko dute zerbitzua.

Informazio gehiago behar izanez gero, 943 151878 telefono zenbakira deitu edota i-loiola@urolaturismo.net helbidera idatzi daitekeela gogoratu zuten arduradunek.

Loiolako Bisitarien Zentroko turismo bulegoak 2007ko maiatzaren 12an zabaldu zituen ateak, 2007ko azaroak 5ean behin-behinekoz ateak itxi zituen arte. Interpretazio guneko ikus-entzunezkoa, aldiz, uztailaren 2tik dago martxan, Loiolako Zentroan bertan eta, bitarte horretan, hau da, maiatzaren 12tik azaroaren 5a arte, guztira 12.748 bisitari igaro ziren bulegotik, eta 3.570 pertsonak ikusi zuten ikus-entzunezkoa. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSDonostia
TAXIS
La tarifa nocturna de Donostia divide a clientes y conductores
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Aste Santuko oporraldian ordutegi berria izango du eta ordu gehiagotan egongo da zabalik
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |