|

oiartzun. Giharketa gela berri bat eta makina gehiago jarri dituzte berriki Oiartzungo Elorsoro kiroldegian. Lehengo giharketa gela ere mantendu dute, beraz, orain bi areto daude prestatuta eskaintza handiagotzeko. Lehen aerobiceko gela zena, muskulazio gela zaharraren solairu berean, moldatu dute ariketa kardiobaskularrak egiteko.
Besteak beste, korrika eta step makinak, 15 bizikleta berri, bi arraun ergonomiko, eta ariketa ezberdinak egiteko balio duten bi makina jarri dituzte. Hobekuntza honek bazkideengan harrera ona izan duela jakitera eman dute Elorsoro kiroldegiko arduradunek. Gela berriarekin leku, lasaitasun eta aukera gehiago dago kirolan jarduteko.
Aldaketa hauen ondorioz, aerobic egiteko lekua beheko solairuan ipini dute. Gela honetan, gainera aire egokitua eta lur berria instalatu dituzte. Orain, monitoreekin egiten diren gimnasia guztiak solairu berean kokatu dituzte.
Baina hauek ez dira Elorsoro kiroldegiak eskaintzen dituen hobekuntza bakarrak. Eremu termoludikoa dinamizatzeko asmoz, Bi sarrera erabiltzen dituztenei sarrera bat oparituko zaie. Opari sarrera hau hurrengo hilabeteko lan egunetan erabili ahal izango da. Astelehenetik ostiralera, jai egunetan ezik. Bestalde, bazkide diren 16 urtetik gorakoek denbora mugarik ez dute izango. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |