Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Ordiziako D'elikatuz zentroak ateak doan irekiko ditu gaur hirugarren urtea ospatzeko

Zuzendaritzak positibokibaloratzen du azken urteetako lana

Bisitarien kopuruak %20ko gorakada izan du eta antolatutako ekintzetan 6824 pertsonak hartu dute parte

Ordiziako D'elikatuz zentroaren sarrera.argazkia: D.Z.

ane albisu enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

ordizia. D'elikatuz zentroak hiru urte bete dituela eta, gaur ateak doan zabalduko ditu egun guztian zehar.

"Garbi ikusten dugu hiru urtetan izan dugun eboluzioa eta gure balorazioa oso positiboa izan da. 2005eko martxoan zabaldu zen zentroa eta orduan saiatu ginen lineak definitzen, hau da, helburuak zehazten. 2006an, aldiz, D'elikatuz ezagutzera emateko promozio lanetan ibili ginen eta azken urte honetan lan horren fruitua jasotzen hasi gara", adierazi du Leire Arandia, D'elikatuzeko zuzendariak.

Bisitariei dagokienez, azken urtean hauen kopuruak %20ko gorakada izan du. Bakarkako turisten kasuan, gehiengo handi bat euskalduna izan arren, Madrildik, Valentziatik eta Kataluniatik etorritakoak ere izan dira. Taldean hurbiltzen direnak, ostera, bizkaitarrak, nafarrak eta errioxakoak dira gehienbat.

Zentroak antolatutako ekintza ezberdinetan parte hartu duten pertsonen kopurua bikoiztu egin da azken urtean, guztira 6824 izan direlarik. Eta martxan dituzten bi web orrialdeek, www.delikatuz.com eta www.elikatuzbizi.com, azken urtean baino %57 bisitari gehiago izan dituzte, 21.227.

Bertan dute kanpainarik garran-tzitsuena D'elikatuz bizi da. Apirilean jarriko da berriro ere martxan aurten eta horrekin lotuta sukaldaritza osasungarriari buruzko ikastaroak eskainiko dituzte Donostian, Zarautzen eta Ordizian maia-tzetik aurrera. Eta martxoaren 26an, ostera, Ordiziako Artzain egunerako ere mahai inguru bat antolatu dute, artzain munduari lotuta.

"Etorkizunari begira Ordiziako azoka dinamizatu eta indartu nahi dugu, herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzearekin bat, bisitariak erakarri eta bertako biztanleei zerbitzu bat eskainiz. Azken batean, kanpoko bisitariak erakartzeaz gain, geroz eta ordiziar eta goierritar gehiagok zentroaren zerbitzuez gozatzea da gure helburua", azaldu du Leire Arandiak.

Aste Santuan zehar jai egunetako ordutegia izango dute D'elikatuzen, beraz, bertara hurbildu nahi duenak, 11.00etatik 14.00etara edo 16.00etatik 19.00etara egin beharko du. Gaur, aldiz, 11.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 19.00etara izango da zabalik eta sarrera doakoa izango da.

Bertan, Goierriri buruzko informazioa eskuratzeaz gain, elikadura eta gastronomiari dagozkionak ere aurkitu ahalko dituzte hurbiltzen diren herritarrek.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSDonostia
TAXIS
La tarifa nocturna de Donostia divide a clientes y conductores
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |