|

Gorka Bueno, Iñaki Antiguedad eta Josu Sanz (ezkerretik eskubira) mahai inguruaren bitartean.
UNESCO Etxeak Giza Garapenari buruzko 2007-2008ko Klima Aldaketari aurre egiten: Elkartasuna mundu zatitu honetan izeneko Txostena aurkeztu zuen pasa den asteartean Arrasateko kultur etxean. Bertan, EHUko Hidrogeologiako irakasle katedraduna, Iñaki Antiguedad; EHUko Ingeriaritza Goi Eskola Teknikoko irakaslea; Gorka Bueno, IHOBE-Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko teknikaria; Izaro Basurko eta UNESCO Etxeko Ingurumen Saileko arduraduna eta Josu Sanz burutuko zuten klima aldaketari buruzko mahai-ingurua.
Ekitaldian, Giza Garapenari buruzko txostenaren laburpenaren euskarazko bertsioa eskuratzeko aukera zegoen. Besteak beste Michael R. Bloomberg, New Yorkeko alkatearen, Gro Harlem Brundtland Norvegiako lehen ministro ohiaren, Ban Ki-moon Nazio Batuetako idazkari nagusiaren ekarpen bereziekin jasotua eta azken informe eta datuz estadistikoaz beteta.
2007-2008ko Giza Garapenari buruzko Txostenak erakusten duenez, klima-aldaketa ez da etorkizuneko kontua bakarrik. "Lehorteak, uholdeak eta ekaitzak gero eta ugariagoak eta gero eta bortitzagoak dira, eta horrek jendearen aukerak zapuztu eta desorekak areagotzen ditu", adierazten du.
UNESCO Etxeak dionez, horrela jarraituz gero, ondorio ekologikoak atzeraezinak bihurtuko dira uneren batean. Klima-aldaketari aurre egin ezean, "argi eta garbi dago zer gertatuko den: giza garapenak inoizko atzerapenik handiena izango du, eta arrisku bizian jarriko ditugu gure seme-alaba eta bilobak".
Txostenak, klima-aldaketaren ondorio txarrenak eragozteko aukera dagoela dio," baina aukera hori galtzear gaude". Munduak "hamarkada eskas bat baino ez dauka aldaketak egiteko. Datozen urteotan hartzen diren neurriek sekulako eragina izango dute giza garapenaren etorkizunean".
Hala ere, 2007-2008ko Giza Garapenari buruzko Txostenean esaten den moduan, klima-aldaketak "erronka handiak aurkezten dizkigu, maila askotan. Gure mundua banatuta egon arren, ekologikoki elkarmendekoak gara denok, eta denon artean erabaki beharko dugu nola kudeatu denona den planeta hau. Justizia sozialari eta giza eskubideei buruz hausnartu beharra daukagu, baina herrialde eta belaunaldi guztiak kontuan hartuta".
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |