Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Larramendi Bazkunak irteera antolatu du Bizkaiko jaurerrietara apirilaren 12rako

'Euskal Herrian Barrena' egitasmoaren barne kokatzen den txangorako izen ematea zabalik dago

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Andoain. Manuel Larramendi Kultur Bazkunak antolatzen duen Euskal Herrian Barrena egitasmoaren barne, txango monografikoak egiteko aukera jarri dute martxan aurten lehendabizikoz. Lehen irteera apirilaren 12an egingo dute eta parte hartzen dutenek Bizkaiko hainbat txoko ezezagun eta eder ezagutzeko parada izango dute. Egun horretako txangoari Bizkaiko Jaurerriaren Mugetan izena eman diote antolatzaileek eta Balmaseda muga-herria eta Avellanedako juntetxea bisitatuko dituzte, besteren artean. Izen ematea astebete lehenago arte egin ahal izango da,

Izena ematen dutenek 08.00etan emango diote hasiera txangoari eta 21.00etarako bueltan izango dira. Josu Zumeta egitarauaren arduradunak adierazi duenez, "txango monografiko hauetan 10 eta 80 urte arteko euskaldunek har dezakete parte. Eguerdiko otorduari dagokionez, norberak bere bazkaria eraman dezake. Kasu horretan, 20 euro ordaindu beharko dute bidaia eta bisitak egiteagatik. Bigarren aukera, 30 euro ordaindu eta antolatzaileok aukeraturiko ostaturen batean otordua egitea da".

Sei txango monografiko Euskal Herria bertatik bertara ezagutzeko eta aisialdia euskalduntzeko xedez sorturiko Euskal Herrian Barrena egitasmoaren barruan, 2008 honetan sei txango edo irteera monografiko antolatu dituzte 10 eta 80 urte bitartekoentzat. Horrez gain, eta helburu berberarekin, asteburu osoko beste zortzi txango ere izango dira 18 eta 30 urte bitarteko euskaldunentzat.

Egitasmo batean zein bestean interesaturik daudenentzat, Larramendi Kultur Bazkunak jakinarazi du telefono zenbaki bat eta posta elektroniko bat ahalbidetu dituela. Zentzu horretan, "egun bakarreko nahiz asteburu osoko irteereei buruzko informazio osagarria nahiko lukeenik balego, 943 696450 telefono zenbakira deitu edo txangoak@topagunea.com helbide elektronikora ida-tzi dezake. Bertan emango dizkiogu beharrezko azalpen guztiak", dio Josu Zumetak.

Gainera, eskuorri bat argitaratu dute antolatzaileek, Larramendi Bazkunean bertan, kultur etxeetan eta ohiko informazio guneetan eskuratu daitekeena. >A.I.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
La donostiarra gana el Premio Nacional de Artes Plásticas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |