Diario de Noticias de Gipuzkoa

Parentesiak

Bi enkargu

por arantxa iturbe enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

i
rten zara etxetik hiritar arduratsu, kon-tzientziadun, zintzoaren pare argi-indarra gehiegi ez gastatzeagatik erdi-ilunpetan gosalduta, dutxako txorrot erdiarekin garbituta, itzultzerako beroak ihes egin ez dezan leiho guztiak ondo itxita daudela frogatuta eta han zoaz, (oinez, noski), bi enkargu buruan dituzula: bat, joan den astean konpontzeko utzi zenuen ordenagailuari tripak sendatu ote dizkioten galdetzea eta bi, sakeleko telefonoari bateria aldatzea, aspaldi honetan dei bakarrarekin indarrik gabe geratzen delako.

Ez dira enkargurik egokienak eguna hiritar arduratsu, kontzientziadun eta zintzoaren paperean amaitu nahi baduzu, eta gutxiago, hiritar sail horretako pertsona umoretsu izaten jarraitu nahi baduzu.

Oraintxe hiru urte ordenagailua saldu zizun dendari adeitsuak esango dizu topatu diotela azkenean zure ordenadoreari daukan gaitza. Sendaezina. Ia hirurehun euro beharko dituzu hondatu zaion plaka aldatzea nahi baduzu. Eta onena, ordenagailu berriarekin pentsatzen hastea, ze, behin horrela hasten direnean… Konpontzeko agindu diozu. Ez duzu beste ordenagailurik nahi. Zeurea nahi duzu. Hiru urte besterik ez ditu. Betetzen ditu zure beharrak eta behar ez dituzun ziento bat eginkizun ere egin ditzake. Hori esan zizuten behintzat, erosi zenuenean, zuk sekula behar izan ez badituzu ere.

Haserre iritsiko zara telefono dendara eta haserrea ez dizu baretuko dendariaren barreak. Lehertu beharrean jarri da zure sakelekoari bateria aldatu nahi diozula esandakoan. Urteak dira horrelako bateriarik egiten ez dutela. Zure sakelekoa museo baterako pieza da. Ez du argazkirik ateratzen, ez dauka Internetekin konexiorik, ez du… Deitzeko eta deiak jasotzeko balio du. Telefonoa da. Horretarako erosi zenuen. Bateria hondatu zaio. Gainontzean, ondo dabil.

Berrerabili, birziklatu, izan kontsumitzaile arduratsu!! Burua-bete mezu huts konpontzea zer den ahazten ari zaion mundu baterako.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
Recibe máxima distinción de Durango por la defensa de la cultura vasca
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |