
IdATZI didazu esanez kezkatua zaudela, ez dakizulako zer egin datorren ikasturtean. Nik, egia esan, ez dut erantzunik. Irudipena dut erabakia zeuk bakarrik hartuko beharko duzula.
Hala ere, gaztetan erabakiak hartzea tokatu zitzaion norbaiti buruz hitz egingo dizut gaur. Jakingo duzu, beharbada, gure herriko pintore ezagun bat, Menchu Gal, hil dela aste honetan; bada, emakume horrek, gaztea zela, Irundik alde egin beharra zeukala erabaki zuen, besteak beste.
Duela hamabi bat urte, aukera izan nuen Menchuri elkarrizketa egiteko. Garai hartan martxan jar-tzen ari ginen -Joxan Elosegi, Elixabete Salaberria eta hirurok- Irunero aldizkaria, eta nik gustukoa nuen haren pintura, eta baita emakumea bera ere. Irunen zegoela jakin bezain pronto, beraz, harremanetan jarri nintzen. Primeran hartu ninduen bere etxean eta oso modu atseginez erantzun zien nire galdera guztiei, baita bere kuadro ugari erakutsi ere. Ederrak ziren, eta argiaren tratamendua, bereziki, liluragarria iruditu zitzaidan.
Urte mordoa zituen Menchu Galek ordurako, laurogeitik hurbil, baina artean bizitasunez betea topatu nuen, hizketan eta mugimenduetan.
Elkarrizketa hartako bi pasartetxo oparitu nahi dizkizut gaur, bada, erabakiak hartzeko trantzean zauden honetan:
"Asko gustatzen zait nire kuadro zaharrak ikustea. Ez dut ezer gogoratzen pintatu nuen momentuaz-eta, hori niretzat ez da batere garrantzizkoa. Garrantzia duena kuadroa bera da. Gertatu izan zait behin baino gehiagotan aspaldi saldutako obra bat berriro ikustea eta orduan... orduan opari izugarria izan da niretzat, nire bizitzako puska bat oparitu izan balidate bezala".
"Niretzat kolorea zer den? Niretzat kolorea... Nola esango nizuke... (hunkituta dirudi). Koloreak nire pinturan, bizitzan aireak duen garrantzi berbera du. Gero eta garrantzi handiagoa ematen diot gainera. Nik uste dut bakarrik koloreak egiten bukatuko dudala. Bai, bai (farrez) nik uste horrela bukatuko dudala."
Musu handi bat politte.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |