Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

muntoren inguruko elkargoa sortu nahi dute orion

Bizilagun batzuek Planarekin kezkatuta, taldea osatu nahi dute

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

orio. Azken egunetan oriotar guztien ahotan dabil Munto Plan Par-tzialari buruzko eztabaida eta Orioko azken Udalbatzarrean izan zuen behin betiko onarpena. "Orioko herrian eta bizi kalitatearengan izango duen eraginarekin kezkatuta", hainbat pertsonak zein eragilek, "ahots kritikoa eta iritzi kontrakoa dela medio", elkargoa sor-tzeko asmoa azaldu dute.

Prentsa ohar bidez adierazi dutenez, elkargoaren helburuetako bat, Munto Plan Partzialaren garapena "sozialagoa eta orekatuagoa" lor-tzea da, "herriko partaidetza eta iritzia kontuan hartuz". Hori dela eta, astelehenean elkartea sortzeko lehen bilera egingo dute. Hitzordua 19.30ean jarri dute eta Orioko Herrio Natur Taldearen egoitzan izango da. Gerturatzeko interesa duten bizilagunek Iturbide kaleko 7.era agertu beharko dute elkargoaren berri izateko.

Taldea osatu nahi duten eta "Orio garatua eta herrikoiagoa" nahi duten herritar eta eragileek bizilagun guztiei gerturatzeko gonbidapena luzatu diete.

plan eztabaidatsua Orioko Munto Plan Partziala hilaren 6ean onartu zen EAJ, PSE-EE eta EAren bozekin. EAE eta Aralar kontra agertu ziren. Udalbatza aretoa txiki geratu zen gerturatu ziren ehundik gora bizilagunentzat. Gehienak merkatariak izan ziren, izan ere, planean gune komertzial bat eraikitzea aurreikusten da, Udalbatzan Jon Redondo alkateak azaldu zuenez, "Zarauzko Santa Klara kaleko Eroskiren antzekoa". Herriko Arkupe elkarteko merkatariak gune komertzial horren aurka agertu ziren azken Udalbatzan eta Herriaren botoa non dago eta Merkatari txikiak zer? bezalako kartelekin agertu ziren.

Gune komertzialaz gain, Orioko Herri Ikastolarentzat eraikin bat ere aurreikusten da planean. Gaur egun duen zentroaz gain, beraz, etorkizuneko eraikin hori ere izango du ikastolak. Bestalde, Munto eremuan 238 etxebizitza eraikiko dira eta 48 etxe izango dira babestuak, zein motatako babesa jasoko duten oraindik zehaztu gabe baldin badago ere. >a.l.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTE
LA ESENCIA MEDIEVAL
Hondarribia, la ciudad amurallada
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |