|

Azpeitia. Udaleko Kultura sailak antolatutako antzerki ikastaro berria hurrengo apirilaren 4an hasiko da. Joxean Tolosaren gidaritzapean izango dira eskolak eta saioak ostiralero egingo direla adierazi zuten Azpeitiko Udaleko arduradunek.
Bi gela edo gune desberdin erabiliko dituzte antzerki tailerreko klaseetarako, alde batetik Sindikatu Zaharra eta bestetik, berriz, Betharram ikastetxeko aretoa. Ordutegiari dagokionez, aldiz, saioak 18.30ean hasiko dira eta 20.00etan amaitu.
Izena emateko epea oraindik itxi ez den arren, dagoeneko zortzi pertsona apuntatu direla aurreratu zuten antolatzaileek. Parte har-tzeko interesa duten guztiek, apirilaren 4ra bitartean eman ahal izango dute izena Udaleko Kultura sailera joanez edota kultura@azpeitia.net helbide elektronikora ida-tziz. Informazio gehiago nahi dutenek 943 157068 telefono zenbakira dei dezakete.
Bultzatzea "Antzerkia sustatzeko lanean buru-belarri sartuta dabil Azpeitiko Udala. Genero honek urtean zehar herrian presentzia gehiago izatea da antolatutako ikastaro berriaren helburu nagusia", azaldu zuten Kultura batzordetik. Ikastaroa 100% finantzatuta egongo da. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |