Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Azkoitiak herriko trafiko eta informazio seinaleztapen guztia berritu eta eguneratuko du

Lanak Vanos enpresari esleitu dizkiote eta udaran amaituta egotea espero du Udalak

Ibai Ondo eta Julio Urkijo kaleak norabide bakarrekoak izatea aztertzen ari dela aurreratu zuen

Azkoitiko kiroldegi aurreko biribilguneko seinalizazioa.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azkoitia. Herriko trafiko eta informazio seinaleztapen guztia berritu eta eguneratuko du Azkoitiko Udalak. Aldaketa hauek azkoitiar eta kanpotarrentzat lagungarriak izango direla azpimarratu zuten arduradunek eta lanak Gasteizko Vanos S.A. enpresari esleitu dizkiote. Aldaketa udaran amaituta egotea espero da eta, guztira, 90.000 euroko aurrekontua izango du.

"Azkoitia azken urteetan bizitzen ari den garapena eta biztanle hazkundearen ondorioz, Udalak eraikin berriak, berritutako auzoak, herri sarrerak eta irteerak zein zerbitzuak seinaleztatzeko beharra aurkitu du. Horrez gain, geroz eta bisitari gehiago dira gure herria ezagutzera hurbiltzen direnak eta hauei ere herrian zehar lasai ibiltzeko erraztasunak eman nahi zaizkie", azaldu zuen Udaleko alkateorde den Iosu Bastidak.

Egin beharreko berrikuntzak hiru ardatz nagusitan oinarrituko direla adierazi zuen Bastidak: "Batetik, interesgune berriak seinalatuko dira, bestalde, berritu edo eraldatutako bideak markatuko dira eta, azkenik, seinaleztapen horizontal nahiz bertikalak hobetuko dira. Modu honetan, seinaleztapen guztiaren berritzeak ez dio auto gidariari bakarrik lagunduko, oinezkoak eta txirrindulariak ere hobekuntzaren onuradun nagusiak izango dira", esan zuen.

Panel informatiboetan erabiliko den hizkuntza nagusia euskara izango da, fonetika edo gramatika aldetik oso ezberdinak direnak izan ezik. "Hala ere, euskara soilean doazen panelak, piktogramaz lagundurik joango dira irakurterrazagoak izan daitezen", gaineratu zuen Bastidak. Seinale hauek kolore desberdina izango dute helburuaren arabera eta kale zabalenetan ezarriko dira.

Bestalde, alkate ordeak aurreratu zuenez, Ibai Ondo eta Julio Urkijo kaleak zentzu bakarrekoak ezar-tzea aztertzen ari da Udala: "Bateria moduko aparkalekuak jarriko genituzke eta horrela plaza gehiago irtengo lirateke Julio Urkijo etorbidean, baina oraindik ez dugu ezer erabaki. Gune horietako merkatariekin hitz egiten hasi gara euren iritzia jakin eta egoera aztertzeko", agertu zuen.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
La donostiarra gana el Premio Nacional de Artes Plásticas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |