Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Ezker abertzaleak Tolosako abstentzio kopurua %18,5 igo dela defendatu du

herritarrak zoriondu dituzte "aukera hau izan delako garaile " ordezkarien hitzetan

Ezker abertzaleko kideak egindako agerraldian.argazkia: m.s.s.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

tolosa. "Azken 30 urtetan ezagutu dugun baldintza ez demokratikoenetan eman dira azken hauteskundeak, eta hala ere ezker abertzaleak izugarrizko indarra erakutsi du", azaldu zuten Tolosako ezker aber-tzaleko kideek ostegunean egindako agerraldian. Abstentzioa garaile izan dela defendatu zuten. "Gure herrian %18,5a izan da aurreko hauteskundeetatik abstentzioa igo den kopurua. Kopuru hau bozketara pasako bagenu 2700 inguru izango lirateke", argudiatu zuten.

"Aintzakotzat hartzeko kopurua" dela azaldu zuten. Horrela, herritarrak zoriondu nahi izan zituzten. "Abstentzio aktiboa planteatu genuenean, estatuari, errepresioari eta salbuespen egoerari stop esateko, eta etorkizunari begira orain 30 urte egin zitzaion iruzurraren errepikapenari ezetz esateko aukera bat eskaini nahi genien herritarrei", gehitu zuten ordezkariek.

Bestalde, EAJ, EA, EB eta Aralarrek izan duten beherakada nabarmendu zuten. "Herritarrek argi ikusi dute alderdi hauen interesak zeintzuk diren eta ez dute iruzur berri bat nahi", esan zuten.

Isaías Carrascoren erailketaren inguruan argitu zuten: "Ekintza hau gaitzestea eskatzen zaigu. Arrasateko lagunek adierazi duten moduan, gaitzespen antzuetatik haratago joan nahi dugu. Gatazkaren konponbidea ekarriko duen pausoak eman nahi ditugu. Izan ere, zer konponbide ekarri du 30 urtez ekintzak gaitzesteak? Konpromisoa hartzen dugu gure ahalegin guztiak egingo ditugula mahai gainean jarri dugun proposamen demokratikoa garatu dadin". >m.s.s.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BBK Live
The Police será el plato fuerte de hoy en el festival que se celebra en Bilbao
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |