Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Ereintzak gaur bere mende erdiaren historia biltzen duen liburua aurkeztuko du

Ekitaldia 12.00etan Errenteria hiria kulturgunean da

Bi hilabetetan argitaratu den obrak 200 orrialde ditu eta hiru urtez bildu duten informazioa jasotzen du

Ereintzak antolatutako Erromeria Eguna.argazkia: ruben plaza

Aitziber Muga enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Errenteria. 50. urteurreneko ekimenen baitan, gaur Ereintza elkarteak 12.00etan Errenteria Hiria kulturgunean bere historia errepasa-tzen duen liburua aurkeztuko du. Omenaldi hau herriarekin partekatu nahi duenez, bizilagun guztiak gonbidatuta daude. Liburuarekin batera, txistulari taldeak emanaldi diferentetan jotako 30 bat pieza ere ezagutaraziko dituzte CD bikoitz batean.

Naroa Perez lehendakariak adierazi zuenez, duela sei urte hasi ziren elkartean liburu baten ideiari bueltak ematen. Azkenik, hiru urte beranduago hasi ziren materiala biltzen. "Lehenengo aktak eta informazio dexente jaso dugu, ez bakarrik Ereintzarena, herriko bizimoduarena ere", azaldu zuen.

Lan honetan "jubilatu maiteaz" osatutako "hirukote potente bat" aritu da. Testuak eta dokumentuak bilatzeaz gain jende askorekin hitz egin dute. Bere esfortzuaren emai-tza Juan Agirre Sorondo idazleak borobildu duen 200 orriko liburua da.

Elkartearen argazki zahar asko ere jaso dira obra horretan. "Herritar ugari hurbildu da Ereintzara argazkiak ekartzera. Oso pozik gaude ekimenak izan duen erantzunarekin", esan zuen lehendakariak.

Idazlan honekin Ereintza elkartearen ideia zabal eta sakon bat izango du irakurleak. Batzuk dan-tza taldea, besteak eskubaloia edo Olentzeroa dela uste dute. Elkarteak ekimen asko bultzatzen ditu herrian eta guzti horiek jasotzen dira bertan.

Baina, oraindik liburua ez dute kaleratu. Inprimategian dago eta hemendik bi hilabetetara argitaratzea aurreikusten dute. "Elkarteko kideei liburua eta CDa banatuko diegu doan. Bakoitzak bat izango du", adierazi zuen Perezek. Gainontzeko herritarrei nola helaraziko dieten aztertzen ari dira.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BAILAR EN CASA
Tres dantzaris analizan la formación en Euskadi
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |