|

idiazabal. Zuhaitz eguna ospatuko dute bihar Idiazabalgo herritarrek Udalak aurrera eraman duen Agenda 21eko programaren arian, Herri Eskolak eta Kirol Elkartearen mendi sailak antolatuta.
Helburua herritar guztiak arbolen eta naturaren balioaz eta beharrez arduratzea eta ohartaraztea izango da eta, horretarako, hainbat ekintza jarri dituzte martxan aste honetan zehar.
Idiazabalgo Iparragirre Herri Eskolak, esaterako, zuhaitzaren gaia landu du haurrekin egun hauetan zehar.
Gainera, atzotik biharrera jolas bereziak izango dituzte herriko eskolako ikasleek eta gurasoek, Arbola, gure laguna , programaren barnean. Honela, igandea bitartean jolas bidez gaian sakontzeko aukera izango dute.
Bihar, aldiz, Zuhaitz eguna dela eta, 9.00etan plazatik abiatuko dira herritarrak Zigor atzealdera, Goardiako industrialdera alegia. Lehenengo, iaz landatutako zuhaitzak ikusiko dituzte eta, ondoren, beste hainbat landatuko dituzte guztien artean. Partaideek aitzurra eta pala eraman beharko dituzte.
Herritar guztiak gonbidatu dituzte ekimenean parte hartzera ingurumena zaindu eta babesteko asmoz, Udalak, Herri Eskolak eta Kirol Elkarteko mendi sailak antolatutako ekintzara. >a.a.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |