|

segura. Ardixarra etxeak Tokiko Agenda 21ean murgilduz erakusketa du bere baitan atzodanik.
Helburua, eskolako ikasleei zein eskualdeko herritarrei garapen iraunkorra eta konkretuki Tokiko Agenda 21 plangintza zer den azaltzea eta bakoitzak izan behar duen arduraz ohartaraztea izango da.
Erakusketan batetik panel informatiboak daude eta, bertan, Agenda 21en sorrera, filosofia eta metodologia azaltzen dira. Gainera, plangintza honen bidez hobetu beharreko gaiak ere azaltzen dira, modu didaktiko eta ulergarrian, azken batean ekintza ikastetxeetako adin ezberdinetako ikasleak izango dira erakusketa bisitatuko dutenen gehienak.
Panelak lagin ezberdinekin osa-tzen dira eta bakoitzak gai bat lan-tzen du, esaterako, lehenengoa, garraioei buruzko da eta bertan, eragiten dituzten arazoak eta irtenbideak azaltzen dira. Bigarren atal batean, zaborrak sortarazten dituen arazoak tratatzen dira. Energiari buruz ere hitz egiten da, eta bertan gutxiago kontsumitzeko azalpenak ematen dira. Azkenik, urari buruzkoak aurki daitezke, neurriz kontsumitzeko eta gutxiago kutsatzeko zer egin behar den azalduz.
Erakusketan, gainera, Villabona udalerriari buruzko hainbat datu azalduko dira argazki ezberdinez lagunduta. Honekin, ikasleak gonbidatu nahi dituzte beren herrian eta ikastetxeetan Tokiko zein eskolako Agenda 21ean parte hartzera.
Ardixarra etxean, bibliografiaz gain, puzzleak eta ura aurrezteko gailu praktikoak aurkitu ahal izango dituzte ikasle eta herritarrek. Ariketa batzuen bitartez ikastetxeetako ur emaria aztertzeko aukera izango dute.
Erakusketa apirilean zehar egongo da zabalik, astean zehar 11.30etik 13.30era eta 15.30etik 17.30era bitartean. Aste Santuan eta jai egunetan, 11.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 19.00etara izango da ikusgai.
Sarrera doakoa izango da bailarako herritar guztientzat eta datozen asteetan inguruko ikastetxeetako ikasleen bisita jasoko du Ardixarra etxeak. >a.a.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |