Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Erramu Zapatuko feriak kolorez jantziko du gaur Bergara

mahoiz jantzitairtetzeko deialdia luzatu dute

Artisauak, jaki postuak, baserriko tresneriak eta abelburuak izango dira ikusgai goizean zehar

Jendea San Martin plazan jarritako artisauen postuak ikusten.argazkia: a.d.

anabel dominguez enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

bergara. Goizean goiz esnatuko da gaur Bergara Erramu Zapatuko feriarekin gozatzeko. Aurten festa lau gunetan banatuko da: San Martin eta Munibe enparantzak, Seminarioa eta Ibargarai aldea, Fraiskozuri plaza eta Simon Arrieta. Abelburu, hegazti, euskal labela duten produktu, makina eta eskulanek kolorez beteko dituzte kaleak 09.30etik aurrera. Gainera, trikitilari eta zanpantzarrak izango dira kaleetan zehar.

Hala ere, aurtengo feriak ekarriko duen berrikuntza nagusia herri bazkaria izango da (200 lagunen-tzat). Ekitaldiaren aurkezpenean Aritz Alustizak azaldu zuenaren arabera "goizeko feriak herrian pizten duen giroa luzatzea" da herriko gazte talde batek ekimen berri honekin lortu nahi duen xedeetako bat. Aldi berean, bizilagunak mahoiz eta umeak baserritarrez jantzita ateratzera gonbidatu dituzte.

denetarik Horrela, San Martin eta Munibe plazek bere ateak zabalduko dizkiete 50 bat artisauen postuei: zeramika, abarkak, harrizko zein egurrezko eskulanak, ehoziriak, xaboiak eta kandelak izango dira ikusgai, besteak beste. Seminarioan eta Ibargarai aldean, bere aldetik, haragitarako euskal arrazako ganadua -50 bat buru-, hegazti eta bestelako animaliak eta baserriko tresneriak aurkitu ahal izango dituzte bisitariek. Simon Arrietan eta Fraiskozurin -honek aurreko urteetako Domingo Irala eta Herri Lagunaken lekukoa hartuko du- jaki saltokiak ipiniko dituzte (50etik gora).

Gaurko eguneko beste tradizio handiko hitzordu bat Jardun elkarteak antolatzen duen Txorimalo lehiaketa da. Guztira, 33 talde aurkeztu dira eta euren lanak Ibargarai kaleko espaloian jarriko dituzte erakusgai. 13.00etan, Giokelak prestatutako saiheski dastaketaren ordua iritsiko da Seminarioko patioan eta sabela guztiz asetzeko herri bazkaria egongo da ondoren, 14.30ean.

Haurrek ere izango dute bere protagonismoa arratsaldean (17.30ean), San Martin plazara gerturatuko diren zezentxo eta poniekin. Gauean bertsolarien doinuekin emango zaie ospakizunei amaiera. Horrela, udal pilotalekuan egingo duten jaialdian (22.30ean), Andoni Egaña, Iker Zubeldia, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Sebastian Lizaso eta Oihana Bartra bertsolariak igoko dira taula gainera.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
PREMIO
James Cotton recibe la distinción Blues Hondarribia
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |