|

Usurbil. Atzo jarri zen martxan Usurbilgo XXXVI. Eskuzko Pilota Txapelketa kadete, jubenil eta nagusi mailan eta gaur eta biharko ere iragarri dituzte partidak. Bikoteka jokatuko den lehiaketan, Euskal Herriko udalerri desberdinetako bikoteak ariko dira, 8 kadetetan, 33 jubeniletan eta beste 39 nagusien mailan, hain zuzen ere. Lehenbiziko fasea taldekako sisteman jokatuko da, eta gero kanporaketak hasiko dituzte.
Kadete mailan, launa bikoteko bi talde osatu dituzte eta multzo bakoitzeko lehen biak finalerdietarako sailkatuko dira. Jubeniletan eta nagusietan, aldiz, hiru bikoteko multzoak eratu dituzte eta sailkapena eskuratzen dutenek final zor-tzirenak jokatuko dituzte.
Partidak ostiraletan 19.30ean hasita eta larunbata eta igande goizetan 10.30ean jokatuko dira. Hasiera batean norgehiagokak Usurbilen jokatuko badituzte ere, euria egingo balu edo bertako pilotalekuan ekitaldiren bat balego, partidak Agiñan jokatzea aurreikusi dute antolatzaileek.
Gaurko iragarri dituzten norgehiagokak hauek dira: jubeniletan, Arrieta-Esnaola (Hernani) / Asteasuinzarra-Araico (Zaramaga); nagusietan, Urmeneta-Aranalde (Añorga) / Albarado-Torres (Zaramaga) eta Eskudero-Sagaseta (Añorga) / Saez-Agirre (Ziordia).
Bihar, nagusi mailako partidak jokatuko dira Agiñan: Muguruza-Herran (Bergara) / Pueitz-Katalina (Usurbil); Santxez-Linzoain (Lakua) / Lizaso-Pebet (Billabona); Esnal-San Sebastian (Hernani) / Irazustabarrena-Zinkunegi (Usurbil). >A.I.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |