Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Nafarroako txapela jokoan

Finala elizondoko lur aretoan 17.00etan hasiko da

Txapeldun berria aterako da, zortzi finalisteko inork ez baitu orain arte Nafarroako txapela jantzi

Erika Lagoma (Lesaka,1981).El pasado año obtuvo el cuarto puesto en el Campeonato.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

iruñea. Aurreko otsailaren 8an abiatu zen aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketa, eta jadanik iritsi da irabazlearen izena jakiteko eguna. Elizondoko Lur aretoan jokatuko da gaur finala, arratsaldeko 17.00etan hasita. Final horretatik txapeldun berria aterako da gainera, zortzi finalistetako inork ez baitu orain arte Nafarroako txapela jantzi. Ziurtatu daitekeen gauza bakarra lehia estua izango dela da, aurten ez dago faborito nabarmenik eta. Izan ere, azken urteotako lehiarik berdintsuena izango da aurtengo txapelketarena, bost urtez Nafarroko txapeldun eta azken urteetako faborito Xabier Silveirak ez baitu parte hartu.

Jon Barberena, Migel Mari Elosegi Luze , Xabier Terreros, Iñigo Olaetxea, Erika Lagoma, Julio Soto, Jon Barberena ta Julen Zelaieta. Horiek dira zortzi finalisten izenak.

Egindako kanporaketa eta finalaurrekoen gisara, gaurko saioa polita izango da, eta giroa ere ezin hobea. Halaber, finala amaituta afaria ospatuko da, ohikoa denez, Elizondoko Kortarixar jatetxean. Izan ere, txapelak nork eskuratuko duen jakiteko baino, bertsozaleentzako egun berezia izan ohi da finalarena. Bertso-giro apartaz gozatzeko parada.

Edonola ere, txapeldun berriaren izena ezagutuko da arratsaldean eta horretarako sei kidek osatuko duten epaimahaia egongo da. Hala, Ekin tza Landa, Jon Abril, Jose Etxanobe, Joxe Urroz, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena izango dira gaurko epaileak. Gai-jartzaileak, bestalde, honakoak izango dira: Aingeru Aramendi, Alaitz Rekondo, Amaia Errasti, Fernando Anbustegi, Helios del Santo, Jone Arraras, Manu Legarra, Miren Bidarte, Nekane Elu eta Rosita Anakabe.

sarrerak Txapelketaren finalerako sarrerak 15 euro balio ditu, 10 euro Bertsozale Elkarteko bazkideentzat, eta 16 urtetik beherakoentzat, aldiz, 5 euro. Aurretik hartzen ahalko dira finalerako sarrerak; Nafarroako Bertsozale Elkartera deituta (948143747 telefonoa) edo Iruñean Karrikiri Elkarteak duen Karridendan (Xabier Karrika, 2). Afarirako txartelak ere erreserbatzen ahalko dira, Bertsozale Elkartera deituta. Gaurko saioan, finala den heinean, arauak ezberdinak izango dira. Bost atal igaro beharko dituzte lehenik eta behin bertsolariek: binaka, gaia emanda hiruna bertso zortziko handian; binaka, gaia emanda hiruna bertso zortziko txikian; bakarka, hasierako puntua emanda bina bertso zortziko txikian; eta, azkenik, binaka, gaia emanda hiruna bertso sei puntuko motzean.

Horren ondotik, kartzelako lanaren txanda ailegatuko da. Bakarka, gaia emanda bina bertso, doinu eta neurri librean, bota beharko dituzte. Desenpatea jokatu behar izango da saioa bukatu eta lehen bien artean 5 puntu edo gutxiagoko aldea baldin badago. Berdindu duten bi horiek, binaka, gaia emanda hiruna bertso hamarreko txikian kantatu beharko dute eta baita kartzelako lana egin (gaia emanda bina bertso neurri eta doinu librean).

Hasieratik, 25 bertsolarik hartu dute parte aurtengo edizioan>n.g.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTE
LA ESENCIA MEDIEVAL
Hondarribia, la ciudad amurallada
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Faborito nabarmenik ez dago, Xabier Silveira txapeldunak ez baitu aurtengo lehian parte hartu
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |