|

La Salle ikastetxeko ikasleak zuhaitzak landatzen iazko Zarauzko Zuhaitz Egunean.argazkia: a.l.
zarautz. Eskualdeko bizilagunek asteburu honetan ospatuko dute Zuhaitz Eguna. Zarautzen gaur egingo dute landaketa, Zumaian eta Orion bihar eta Getarian igandean.
Zarautz izango da lehena eskualdean zuhaitzak landatzen. Zarauzko Udalak, Arkamurka Natur Taldearen lankidetzarekin antolatu du Zuhaitz Eguna 2008 ekimena eta gaur 15.15ean izango da. Vista Alegreko parkean, Torreoiaren inguruan egingo dute landaketa eta aurten Maria Inmakuladako ikasleak izango dira protagonistak, herriko ikasle guziten izenean. Gaztetxoek 25 zuhaitz landatuko dituzte: erramuak, gurbitzak, urkiak, haritzak, artelatzak eta gorostiak. Maria Inmakuladako ikasleek izango dute gaurtik, zuhaitz horiek zaintzeko ardura.
Bihar Zumaia eta Oriok ospatuko dute Zuhaitz Eguna. Zumaiako Udalak antolatuta, zuhaitz landaketa eta beste ospakizun batzuk izango dira bihar. Guztira, 210 zuhaitz landatuko dituzte partehartzaileek Artadin: 140 artea, 26 haritz, 9 kurpitz, 8 haltza, 7 intxusa, 6 basagurde, 6 gorosti eta bina astigar zuri, erramu, ostobeltz eta elorri beltz. Hitzordua 11.00etan jarri dute, Itsas Kiroldegian eta Artadin erakusketa, eskulan tailerrak eta hamaiketakoa ere eskainiko dituzte.
Orioko Herrio Natur Taldeak eta Udaleko Ingurumen batzordeak antolatuta, zuhaitz landaketa Benta inguruan egingo dute. Bihar 9.30ean bilduko dira herriko plazan haur eta gurasoak nor bere aitzurrarekin. Orioko plazatik abiatuko dira oinez, poliki-poliki, Benta aldera eta bertan, 30 zuhaitz landatuko dituzte Udalaren lursail batean. Ondoren hamaiketakoa izango da.
Getariako bizilagunek ere landatuko dituzte zuhaitzak. Igandean izango dute Getariako Udalak antolatutako ospakizuna eta Santio Bidean eta Akerregin 120 zuhaitz landatuko dituzte. Partehartzaileak plazan elkartuko dira 10.45ean eta Akerregira abiatuko dira. Zuhaitz landaketarekin hasiko dira 11.15ean eta ondoren, hamaiketakoa banatuko da.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |