Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

San Jose VII. sari nagusiarekin hasiko dira bihar Loiolako festak

Azpeitiko auzoko biatloi proba 16.30ean hasiko da

Asteazkenean, berriz, herri kirolak, asto lasterketa eta musika izango dira protagonista nagusiak

Loiola auzoko asto lasterketako irudia.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Festa giroan murgilduko dira bihartik aurrera Loiolako bizilagunak. Martxoaren 22ra arte San Jose jaiak ospatuko dituzte Azpeitiko auzoan eta, horretarako, txapelketak, musika eta ekitaldi desberdinak antolatu dituzte Loiolako festa batzordeko kideek jai egunez gozatu ahal izateko.

Aurtengo festak biharko VII. San Jose Sari Nagusia biathloi kirol probarekin hasiko dira. Partaideek 16.30ean hartuko dute irteera Loiola auzoan bertan eta hamar kilometroko ibilbidea egin beharko dute guztira. Izen-ematea biharko lasterketaren aurretik egin beharko da eta sei euro ordaindu beharko dira horretarako.

San Jose eguna izango da, ordea, loiolatarrentzat festetako egunik garrantzitsuena. Martxoaren 19an egun guztian zehar izango dira ekitaldi desberdinak. Horrela, orain dela bi urte hasitako ekimenarekin jarraituz, ume, haur eta gazteen-tzat zezen txikiak eta poniak antolatu dituzte 11.00etatik aurrera. Eguerdian, berriz, herritar ugari biltzen duen ekitaldia hasiko da, asto lasterketa: "Urtez urte partaide kopurua jaisten ari den arren, giro ederra izaten da egun horretan. Horrelakorik ez da beste inon egiten", azaldu zuen festa batzordeko kide den Iñigo Arregik

Harriak eta aizkorak Arratsaldetik aurrera herri kirol jaialdia izango da protagonista. 17.30ean hasiko den saioan Goenatxo II.a eta Aimar Irigoien harri jasotzaileek eta Donato Larretxea eta Angel Arrospide aizkolariek hartuko dute parte. Goenatxo eta Irigoienek harri errektangularrra, kubikoa eta bolarekin egingo dute proba eta Arrospide eta Larretxea aizkolariek, aldiz, hamar enbor kana erdikoekin ebaki beharko dituzte.

Bestalde, egun guztian zehar, Egurrola aita-seme trikitilariek euren trikiti eta panderoekin girotuko dituzte auzoko kaleak.

Martxoaren 22an bukatuko dituzte aurtengo San Jose festak. Egun horretan, auzotarrek Loiolatxo elkartean auzo afaria egingo dute 21.00etan eta afalosterako erromeria antolatu dute Elustondo anai-arrebekin.

Azpeitiko herritar guztiak afarian eta ondorengo dantzaldian parte hartzera gonbidatu nahi dituzte antolatzaileek, izan ere, galtzen hasita dagoen garai bateko berbena eta erromeria giro hura berreskuratzen eta bultzatzen saiatuko direla aurreratu zuten festa batzordeko kideek.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTE
LA ESENCIA MEDIEVAL
Hondarribia, la ciudad amurallada
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |