|

Ispizua kaleko zenbait lokal komertzial.argazkia: Ainara Hernando
Hernani. EAk proposatuta, joan den astean oposizioko alderdien (PSE, EAJ, EA, EB eta PP) aldeko botoekin, lokal komertzialak etxebizitza bihurtzeko araudia aldatzea onetsi zuen Hernaniko Udalbatzak eta, erabaki horren aurrean, Marian Beitialarrangoitia alkateak (ANV), erabakiarekiko desadostasuna agertu du prentsa ohar baten bidez.
Bere hitzetan, "Hernaniko herritarrek espero baino gehiago itxaron beharko dute etxebizitza zein lokal bihurtu ahal izango den jakiteko eta oposizioko alderdien erruz izango da, interes orokorrak alboratu eta gobernu taldearen gainetik jarri nahi izate hutsagatik".
Beitialarrangoitiaren ustez, "zegokion une eta tokian egin ordez aldaketa proposamena, hots, hirigintza batzordean, EA alderdiak nahiago izan du zirriborroari hasierako onespena eman ondoren aldaketak proposatzea eta gainon-tzeko alderdien babesa izan du, nahiz eta erabaki horrek alegazio tramitazio guztia berriro errepikatzera behartu"
Ildo beretik, "herritarrek aspalditik araudia onartua izateko duten premiari muzin egin diote eta edozein proposamen egiteko zilegitasuna izanda ere, moduan eta momentuan alderdien interesekin jokatu dute, eta ez hernaniarren interesak aintzat hartuz", erantsi du Beitialarrangoitiak.
Zentzu berean, "guneak zehazteko teknikariek erabili eta guk babesten ditugun irizpideen bitartez, egun dendariek dituzten eragozpenak ez areagotzea bilatu dugu orain arte tramitatutako araudien bidez, potentzialidadea duten guneak babestuz, auzoetan komer-tzioarentzako dotazio minimoak gordez eta baita lokal jabeen babes juridikoa bermatu nahian ere. Aldiz, oposizioak ontzat jo duen sistemaren bitartez, denbora kontua izan liteke Larramendi kalean, Karmelo Labakan, Zikuñaga edo Portu auzoan, batzuk aipatzeagatik, lokal guztiak etxe izatea eta bestelako zerbitzurik gabe geratzea", salatu du.
Amaitze aldera, prozesua uda bitartean luzatuko dela iragarri du Beitialarrangoitiak eta gaineratu du: "Etorkizunean zenbait auzo erabat hilak izan ditzakegu, edota denda bat jarri nahi duenak hainbat kaletan lokalak etxebizitza prezioan erosi beharrean aurki daiteke, oposizioko alderdiek kontrakoa esan arren, nahikoa berme ematen ez direlako espekulazio posibleen aurrean".
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |