Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Gauza errekurrenteak

mikel goñi enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

g AUZA ugari gertatu da azkeneko zazpi egunetan, eta telebistaren bidez iritsiko zitzaizkizun horietako asko, irakurle. Horretarako ahalegin berezia egin dute telebista enpresek, publikoek zein pribatuek. Horietako bat hauteskundea izan da.

Iazko maiatzeko udal elekzioen ondoren Deja vú izeneko zutabea ida-tzi nuela sinetsita nengoen; baina, nire artxiboa miatu ondoren ez zela horrela izan aitortu behar dut.

Horrek deja vú sentsazioa areagotu du nigan. Eta areagotu idazten dut, izan ere, bozketa bakoitzaren ondoren antzeko bizipenak izan ditudala iruditzen baitzait.

Kontua da ez naizela ni sentsazio horren jabe bakarra. Bozketen egunean, saio berezia egin zuen ETB-1ek. Maialen Uriartek eta Asier Odriozolak jarri zioten aurpegia hauteskunde-lantaldeari, eta ohi moduan, Xabier Aierdi eta Ander Iturriotz soziologoak ere izan ziren saio "berezian". Azkeneko hauek euren parte hartzea amaitzean Asier Odriozolak hurrengo batean bertan ikusiko zituen desioa azaldu zuen. Maialen Uriartek, ordea, ziurtasuna gehitu zion lankidearen desioari. Uriarterena txantxa eta sarkasmoaren arteko puntua izan zela iruditu zitzaidan. Eta ziur naiz, berak ere deja-vú sentsazioa izan zuela.

Bizipenen errepikatze horrek beste une bitxi bat utzi du Txori Euskaldunaren habian. Aipaturiko saio berean, beste bloke batean, ordea, hiru gonbidatu izan zituzten kazetariek, Garbiñe Biurrun, Iñaki Antiguedad eta Joseba Arregi, hain zuzen. Lehen lerroko politikariak izandakoak horietako bi eta, behin baino gehiagotan, platoetan batera aritutakoak. Badakit, lapsus batetik ezin dela teoria oso bat eratorri, baina Antiguedadek Arregiri lankide deitu zionean denbora asko elkarrekin ematen dutela ondorioztatu nuen.

Asteazkenean, Kalaka iritsi zen astero legez, eta horrekin batera deja vú-a, bertan baitzeuden Arregi eta Antiguedad. Denboran jauzika ote nabil?

Portzierto. Astearteko olatuen ai-tzaki pean aste honetan ere hidrogeologian aditua den Antiguedadi aldaketa klimatikoaren inguru egin diote itauna. Ez al da aldaketa hori ere errekurrente bilakatzen ari?

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BAILAR EN CASA
Tres dantzaris analizan la formación en Euskadi
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |