Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Lagun Onak Txirrindulari elkarteak igande honetarako lasterketa antolatu du

Azpeitiko Kirol taldearen lehen proba16.00etan hasiko da jubenil mailakoen lehiarekin

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Lagun Onak Txirrindulari elkarteak antolatutako denboraldiko lehenbiziko lasterketa jokatuko da igande honetan Azpeitiko Loiola auzoko San Jose festen baitan. Txirrindularitza proba 16.00etan hasiko da eta, bertan, jubenil mailako kirolariek hartuko dute parte.

Azpeitiko kirol taldetik jubenil maila osatzen duten Jon Iparragirre, Markos Zaldibia, Jakes Goenaga, Jon Iriarte, Mikel Elorza, Mikel Madinabeitia, Gorka Agirre, Beñat Mendia, Ioritz Alberdi eta Imanol Arizmendik hartuko dute irteera Loiolan igandean izango den lasterketan.

Martxoaren 30ean, berriz, kadeteen txanda izango da eta Iker Zabala, Jon Korta, Jokin Badiola, Ander Zubimendi, Joseba Larrañaga, Joseba Solozabale, Ion Dominguez eta Liher Izagirrek osatzen dute Lagun Onak elkarteko kadete taldea.

Hirugarren hitzordua maiatzaren 4ean izango da, Urrakiko igoeran, hain zuzen ere, eta lasterketa honetan zaletu mailako txirrindulariek hartuko dute parte. "Bigarren urtea dut afizionatu mailan, iaz ikasteko denbora izan nuen eta ea aurten zerbait egin dezakedan lasterketetan", adierazi zuen Unai Iparragirre txirrindulari azpeitiarrak. "Herriko mutil asko izango dira eta ea azpeitiarrak animatzen diren etorri eta gure mutilak animatzera", esan zuen Lagun Onak elkarteko kide den Juan Jose Bereziartuak.

Azkenik, eta aurtengo txirrindularien denboraldiari amaiera emanez, kadete mailako kirolariek lasterketa izango dute berriro uztailaren 26ean. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTE
LA ESENCIA MEDIEVAL
Hondarribia, la ciudad amurallada
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |