Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Aiako Aristerrazu plaza omenduko dute Azpeitiko San Jose trikitixa jaialdian

Aurtengo ekitaldia martxoaren 16an izango da 17.30ean Izarraitz pilotalekuan

Kupela taldeak eta Tapia eta Leturia, Xabi Aburruzaga eta Eneko Etxabe musikariek hartuko dute parte

Agurtzane Aizpuru, Leire Lazkano eta Mikel Gorrotxategi 'Alabier'.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Aiako San Pedro auzoan dagoen Aristerrazu trikiti-plaza omenduko dute aurten Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak eta Azpeitiko Udalak trikitixa indartu eta hedatzeko antolatu duten San Josetako trikiti jaialdian. Ekitaldia martxoaren 16an egingo dute 17.30etik aurrera Azpeitiko Izarraitz udal pilotalekuan.

"Aristerrazun orain dela 70 urte hasi ziren erromeriak antolatzen eta bertan izen handiko trikitilariak bildu izan dira, Elgeta, Sakabi eta Kaxiano, besteak beste. Gainera, belaunaldi berriko jendearen-tzat ere askotan izan da lehenengo plaza. Nola trikitilarientzat hala zaleentzat plaza kuttuna da eta guretzat ohorea omenaldi hau eskaintzea", adierazi zuen Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko idazkari den Agurtzane Aizpuruk. Era berean, jaialdian joko diren zenbait pieza dantzatzeko Aristerrazu plazan urteetan dantzan ibilitako jendea gonbidatu nahi izan dutela aurreratu zuten antolatzaileek.

Aurtengo ekitaldian guztira sei taldek hartuko dute parte, lehenbizi Maixa, Ines eta Maite arituko dira, ondoren, Allur anaiak, Eneko Etxabe eta Oihana Irastorza bikotea, Koldo Iturbe, Xabi Aburruzaga eta Joseba Urrutia bizkaitarrak, Kupela taldea eta Furundarena igoko dira Izarraitz pilotalekuko oholtzara eta, jaialdiarekin amaitzeko, Tapia eta Leturia izango dira.

"Aski ezagunak dira denak. Eta esate baterako, Kupela taldeak aurreko astean aurkeztutako diskoko abestiak eskainiko ditu eta Iturbek, Aburruzagak eta Urrutiak Bizkaiko trikiti doinuak ekarriko dituzte", azaldu zuen Mikel Gorrotxategi Alabier trikitilari azpeitiarrak.

Jaialdiaz gozatu nahi duenak dagoeneko sarrerak eros ditzake Azpeitiko kiroldegian eta Pastorkua eta Meola tabernetan zein Azkoitiko Ixidro erretegian. "Txartelak hamabi eurotan daude salgai, hala ere, egunean ere leihatilan egongo dira. Ea, iazko arrakasta lortzen den", esan zuen Leire Lazkanok Azpeitiko Kultura zinegotziak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCiclismo
ARMSTRONG
El estadounidense anuncia su presencia en el Giro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |