Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Elgoibarko IMHk bere zerbitzuen %21 euskaraz eskaini zituen joan den urtean

Makina Erremintaren Institutuak 6.868 zerbitzu-ordu eman zituen euskaraz 2007an

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Elgoibar. Makina-Erremintaren Institutuak Goazen euskara planaren 2007ko balantzea aurkeztu zuen astearte arratsaldean Elgoibarko udaletxean.

Aurkezpen ekitaldian, Alfredo Etxeberria alkateak, Jon Uriguen Udaleko Euskara Batzordeburuak, Isusko Diez Ahize-AEKko aholkulariak, Joxean Egaña IMHko zuzendariak eta Edurne Bilbao IMHko komunikazio arduradun eta euskara koordinatzaileak parte hartu zuten.

IMHtik egindako balorazioari eutsiz, "2007 urtea ona izan da ikastetxeko erabilera-planarentzat. Duela 4 urte ekin zion institutuak euskararen erabilera sendotzeko planari eta urtero kualitatibo eta kuantitatiboki emaitza hobeak lortu izan dira". Gainera, "Kudeaketa planaren %73a burutu da dagoeneko".

Ikastetxetik aurkeztutako datuen arabera, euskaraz egindako eskaintza %21ekoa izan zen 2007an.

Hori dela eta, IMHk 6.868 zerbitzu-ordu eskaini zituen euskaraz joan den urtean.

Laneko jardunean euskararen erabilerari dagokionez, ikastetxeko langileen %47ak egin zuen lan euskaraz 2007an (2003an %34k egiten zuen lan euskaraz); euskaldunen arteko erabilera %60koa izan zelarik.

Makina Erremintaren Institutuko laneko jardun idatzizkoan ere, igoera nabarmena izan da azken lau urteotan. Izan ere, 2003an langileen %19ak bakarrik idazten zuen euskaraz ta 2007an, berriz, %27k.

Edonola ere, IMHk Prestakuntza Iraunkorraren katalogoan euskarazko bost ikastaro eskaini zituen arren, "bat bera ere ez zen aurrera atera ikasle faltagatik". >J.L.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BAILAR EN CASA
Tres dantzaris analizan la formación en Euskadi
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |