
Ziritik
RIMENEN artean bereizketak egiten ditugu, tamalez. Lehen ETAk berak ere egiten zituen, Komando Autonomo Antikapitalistek Enrique Casas hil zutenean, esate baterako. ETAri ez zitzaion bidezko begitandu eta gogor salatu zuen politiko baten aurkako hilketa hura. Urrats asko eman du orduz geroztik, etsaien zerrenda amaigabe bilakatuz. Etsaiak. Hitz hori bera erabiltzen dute oraindik Pikabeak eta Txelisek ere. Indarkeria estrategikoki antzua dela esateaz gain, giza eskubideak errespetatu beharraz mintzo zaizkigu orain, baina besteek etsaiak izaten segitzen dute, ETArentzat bezalaxe. Edozein mailatako hautetsiak, noizbait hautetsi izanak, militarrak -beste militarrak, alegia-, Polizia Nazionala eta Goardia Zibila, Ertzaintza...eta beraiek bezala pentsatzen ez eta iritzia ematen ausartzen den oro. Ia inor ez dago etsaien zerrendatik kanpo, euren iritzi berekoak edo isil eta otzan etxean beratzen direnak bakarrik. Bizkar asko dago mehatxupean. Eta bihotz guztiak. Maite Pagazaurtunduak honako hau idatzi zuen atentatuaren biharamunean: "Oso zaila da Euskadin terrorismoaren biktima izatea, ia jasanezina Andoain edo Arrasate bezalako herrietan, izango baita Isaíasen seme-alabak baztertuko dituen gazterik. Gerta liteke edozein egunetan haiei barre egitea ere". Erraietaraino heldu zaizkit hitzok, Maitek dioena egia izan ote daitekeen pentsatzen hastean. Arrasateko alkateak herriko seme baten hilketa ez gaitzesteak ez gaitu harritu. Tristea da, oso, baina bagenekien. Alabaina, biktima errugabe baten seme-alabek gainerako herritarron bazterketa jasan behar izateak herri honen miseria uste genuena baino askoz handiagoa dela adieraziko luke. Tiro egin duenari "maite zaituztegu!", boterearen aldaretik Hernaniko alkateak Arrasateko gertaera esan zuen, Isaías istripuz hil balitz bezala, eta hil dutenaren senitartekoak auzoek bazterturik. ETAren terrorismoak, honen ekintzen ondorioek, denok bihurtzen gaituzte miserableago. Eta hutsago.
K
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |